Aralarrek salatu du egoitza plaza lortzeko mendekotasuna duten adindunen itxaron zerrendak gora egin duela
Itxaron zerrendak Bidasoa eskualdean, Debagoienan, Tolosaldean eta Donostialdean egin du gora eta Debabarrenan, Goierrin eta Urola Kostan, behera. Nabarmentzekoa da, bereziki, Bidasoan izan duen igoera. Itxaron zerrendan 127 pertsona izatetik 179 izatera pasa dira eskualde horretan; horrek esan nahi du %41 egin duela gora.
Egoitzan plaza bat erdiesteko zain egon beharreko denbora bataz beste 148 egunekoa izan da 2006 eta 2009 urteetan. Edozein kasutan, Aralarretik azpimarratu nahi dugu itxaroin zerrenden epeak murrizteko mendekotasun maila kontuan hartzen den gaia dela jakinda, ikusten da mendekotasun maila handiegia ez duten pertsonak denbora asko egon daitezkeela plaza baten zain.
Azpimarratu behar dugu, era berean, itxaron zerrendan dauden pertsonen artean %50,56 direla mendekotasunaren legeak ezarritako laguntzaren bat jasotzen dutenak, gainontzekoak inolako laguntzarik ez dutelarik jasotzen.
Aralarren eledun Rebeka Uberaren hitzetan “Diputazioak jarrera aldatu eta egoitzetako plazetan sartu ahal izateko eskubide efektibotzat jo behar du, hezkuntzan gertatzen den bezala. Inork ez du eskatzen plaza bat egoitza batean gustuz. Inork pentsatzen al du semea edo alaba eskolara ezin eraman izatea plazarik ez dagoelako? Pentsatzen dugu gure nagusiek gure seme-alabek jasotzen duten tratu bera merezi dutela”.


