Aralarrek salatu du Defentsoriaren aurrera kexak aurkeztu dituzten herritarrak "babesgabetasunean" geratzeko arriskua dutela
- ezenarro
- defentsoria
- berdintasuna
Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren Defentsoria erakundearen Defendatzailearen dimisioaren aurrean, Emakundek adierazi du ez duela kargua betetzeko asmorik, oraingoz. Kontuan izanda 2009 urtean irekitako prozedurak 177 izan zirela eta horietatik 40 inguru amaitzear eta ebazpenak sinatzeko zain daudela, Aralarrek beharrezko ikusten du gobernuak azaltzea zer gertatuko den kasu horiekin, baldin eta ordezkorik jartzen ez bada. Hori dela eta, Aralarren legebiltzar-taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok hurrengo interpelazioa aurkeztu du Legebiltzarrean Patxi Lopez lehendakariak "argitu dezan momentu honetan aurkeztutako kexen ondorioz irekita dauden prozedurak, eta bereziki erresoluzioa sinatzeko zain daudenei nola erantzungo dien eta ze egingo duen kexa horiek aurkeztu dituzten herritarrak babesgabetasunean ez uzteko".
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
defentsoria
berdintasuna
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Jaurlaritzari exijitu dio Jaizkibel konpainiari betiko ibilbidea berma diezaiola
- Aralarrek Aresi exijitu dio Hondarribiko alardeko pankarta beltzen kontra-manifestazioa debekatzeko neurriak har ditzala
- Ezenarrok Jaizkibel konpainiari babesa eta elkartasuna adieraziko dio bihar Hondarribiko alardean


