Aralarrek Saharako herriaren eskubideak errespetatzeko eskatu du, Saharako Emakumeen Kongresuan
- Nekane Perez
- Sahara
Zentzu horretan, Nekane Perezek Espainiako Gobernuari eskatu dio Saharako herriak dituen eskubideak errespetatzeko, eta bere autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko parte aktiboa izatera gonbidatu du. “Espainiako Gobernuak ezin du beste aldera begiratu gatazka politiko eta sozial horren aurrean, eta, lehenengo eta behin, Marokoko Estatuarekin dauzkan harreman komertzial guztiak eten behar ditu”, adierazi du.
Era berean, dei berezia egin dio NBEri. “Saharan giza eskubideak errespetatuak izateko ahalegin handiagoa egin behar du Minursok. Ezin du behatzaile huts bezala jardun”.


