Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana

Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana

2010/10/14
  • ekonomia
  • politika
  • ezenarro
  • zerga
Aintzane Ezenarrok kritikatu egin du “politika birbanatzaileagoa alde batera uzteko eta errenta altuak ez igotzeko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hartu duten erabakia, hauteskundeen aitzakiarekin”.

Finantzen Euskal Kontseiluaren bileraren ondotik Aralarrek kritikatu egin du EAJk eta PSEk errenta altuak ez igotzeko hartu duten erabakia; izan ere, “langabetuei eta pentsiodunei karga fiskala arintzea ondo ikusten dugun arren, disimulatzeko neurri bat besterik ez da”. Hala iritzi dio Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok. Bere ustez, “Diputazioek eta Jaurlaritzak hartu duten erabakiak ez du, inondik inora, konpontzen muinean dagoen arazoa, diru bilketa ez dela behar bezala hazten, bai, ordea, ditugun behar sozialak. Europan duten zerga tipotik 7 puntura egoten jarraitzen dugu, Europa sozialaren eraikuntzatik oso urruti”.

Hori dela eta, Aralarrek jarraitu du exijitzen beharrezkoa dela, eta posible dela, aberastasunaren beste era bateko birbanaketa egitea, PSEk eta EAJk zerga politikaren gaineko eztabaida ezerezean utzi arren, hauteskundeen aitzakiarekin”.