Aralarrek PSE eta PPri leporatu die, Hondarribiko aireportuaren handitzea “logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik gabe” egin nahi izatea
- Maeztu
- Maeztu,Ingurumena
- Ingurumena
Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak bat egin dute eta atzera bota dute Aralarrek, EAJk eta UPyDk eskatu duten Hondarribiako aireportuaren luzapena egiteko moratoria eskaera. Hiru taldeek sinatu dute Aralarrek aurkeztu zuen proposamenari egindako erdibideko zuzenketa. Aralarren jatorrizko ekimenak Jaurlaritzari eskatzen zion Hondarribiko aireportuaren luzatzeko egitasmoa bertan behera uztea eta, handitzearen inguruan erabakirik hartu aurretik, azter zezala alboan dituen aireportuekin egin dezakeen lankidetza eta ingurumenean eragin dezakeena.
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk salatu egin du PPk eta PSEk inongo daturik eman gabe egiten dutela euren diskurtsoa eta eskatu die “Gipuzkoako aireportua handitzeko sosik ez jartzea, inbertsio horrek logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik ez lukeelako izango”. Maeztuk bere argumentazioa azaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako txostena izan du eskuartean. Ikerketa horren arabera, “aireportuak urtero-urtero bidaiariak galtzen ditu (2011ko azken hiruhilekoan %10,5eko jaitsiera izan du bidaiari kopuruan) eta AHT abian jartzen denean bidaiarien %37 galduko ditu 5 urtean”. “Datuek agerian uzten dute ez dela bideragarria 120 kilometrotan 4 aireportu edukitzea. Gainera, administrazio publikoa gero eta gutxiago biltzen ari da da eta Hondarribiko aireportuak 52 milioiko defizita dauka”, gaineratu du.
Era berean, Legebiltzarkideak Jaurlaritzari eskatu dio Txingudiko Hegaztientzako Babes Bereziko Gunearen kudeaketa plana behingoz onar dezala eta PSEri diskurtsoa bikoitza egitea leporatu dio: “alde batetik, duplizitateak daudela esan eta hori ekiditeko lan egingo dutela esaten dute, bestetik, ordea, muzin egiten diote gastua murrizteko aireportua ez handitzeko proposamenari”.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Maeztu,Ingurumena
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


