Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko

Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko

2012/02/10
  • Euskara
  • Basabe
  • EITB
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, elebidunari gaztelaniazko kortea ere eman dezala eskatzeko “ohitura txarrak”, “gaztelaniazko eremu sozialean euskararen inbisibilitatea” dakarrela salatu du, “eta erabilera normalizatua sustatzeko bisibilitatea behar du euskarak, euskararen eremuetatik kanpo ere bai”. Hori dela eta, Kultura sailburu Blanca Urgelli eskatu dio: “adierazpenak euskaraz egiten dituenari gaztelaniazkorik eskatu ez; eta, behintzat, sistematikoki, gaztelaniazkorik eskatu ez”.

Izan ere, Basaberen iritziz, “hizkuntza askatasunean aukeratzeko abantaila den elebitasuna hizkuntza beraren desabantaila bihurtzen da, gaztelaniazko informatiboetan agertzen ez delako”. Horregatik Urgelli eskatu dio EiTBko kazetariei jakinaraztea “euskarazko korteak eskaturik euskaldunari, horiek lasai asko erabil daitezkeela gaztelaniazko kateetan ere bai; bestela euskarari kalte egiten zaiolako”.

Basabek pozik hartu du Urgell sailburuak  konpromisoa hartu duelako euskarari kalte egiten dion egoera horrekin amaitzea” eta horretarako “adostasuna lortzeko aldeko jarrera adierazi dio “EITBren eginkizunetako bat delako euskararen sustapena bilatzea eta egitea”.