Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek positibotzat jo du Legebiltzarrak onartu izana ikerketa batzordeak publikoak izatea

Aralarrek positibotzat jo du Legebiltzarrak onartu izana ikerketa batzordeak publikoak izatea

2011/06/30
  • ETB
  • Basabe
Ikerketa batzordeak sekretuak izateari utziko diote Legebiltzarrean. Gaur onartu da hori ahalbidetzen duen erregelamenduaren aldaketa. Aralarrek egindako proposamena izanagatik ere, Aralar abstenitu egin da bozketan. Mikel Basabe legebiltzarkideak azaldu duenez, “Aralarrek beste hainbat proposamen ere egin ditu, baina ez dira onartu”.

Izan ere, Aralarrek proposatu egin zuen “beharrezkoak diren neurriak hartzea legebiltzarkideok euskaraz zein espainieraz eskubide berberarekin lan egin dezagun”. Horren haritik, Mahaiko kide guztiak elebidunak izan daitezela proposatu zuen eta horretarako beharrezko aldaketa egitea erregelamenduan, baina aldaketa horrek ez du gainerako taldeen babesik izan. Hala, Aralar abstenitu egin da Legebiltzarreko erregelamenduaren aldaketan bozketan.