Aralarrek positibotzat jo du “alderdi sozialistak bakeari politikatik lagundu dakiokeela defendatzen duen ideia berreskuratzea”
- bakegintza
- presoak
- ezenarro
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, “positibotzat” jo du “alderdi sozialistak atzera berreskuratzea politikak bakeari lagundu egin diezaiokeela esaten duen ideia. Badirudi, alderdi sozialistak 2005eko kongresuan bere egin zuen ebazpena errekuperatu duela”. Ezenarrok gogoratu du, “batzuek betitik defendatu dugula ETAk behin betiko su-etena eman beharko lukeela eta ondoren, behar-beharrezkoa dela, indarkeriak utzi dituen ondorio guztiez hitz egitea, alegia, presoen kaleratzeaz eta kalte ordain guztiez”. Hori dela eta, “positiboa da ikustea, zati batek bakarrik bada ere, ideia hori errekuperatzen duela alderdi sozialistak.
Hala ere, Aralarren bozeramailearen iritziz, Egigurenek agerian utzi du “alderdi sozialistak alderdien legea helburu politikoekin erabili duela”. “Ikusi dutenean bakegintzarako, bakera hurbiltzeko, oztopo izan daitekeela alderdien legea gainditu beharra aldarrikatzen dute”. Hor ikusten da, Ezenarroren ustez, “alderdien legeak berak hasieratik izan zuen bultzada politikoa. Izan ere, inoiz ez zen itxi behar izan bide edo ate politikoa”, gehitu du Aralarren legebiltzarkideak. “Ez daiteke izan gizartearen sektore sozial bati bide politiko hutsetatik aritzeko eskatzea eta, aldi berean, politikaren atea ixtea. Hori kontraesan nabarmena da”, azpimarratu du Ezenarrok. “Azken baten, bukaera politikoa izan behar du ETAren amaierak, eta bukaera politiko horretan, pisurik handiena ETAk berak izan behar duen arren erabaki aldebakarrekoa hartuz, ondoren, gizarteak, erakundeek eta alderdi politikook adostu beharko dugu zer egiten den indarkeriak eragindako ondorio guztiekin, batez ere, presoekin eta, batez ere, biktimekin”, gehitu du Ezenarrok.
Albiste erlazionatuak
bakegintza
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
- Hiriburutza eta elkarbizitza
presoak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


