Aralarrek Patxi Lopezi eskatu dio zehatz dezala Nafarroan ETB ikusteko zer egin asmo duen
- ETB
- Basabe
- Nafarroa
- Lopez
Nafarroako gobernuarekin lankidetza protokoloa sinatu zenetik bost hilabete igaro ostean, “zalantza egiten dugu protokolo orokor horrekin aurrera egin denik”. Basabek gogora ekarri du Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren artean sinaturiko protokoloak “gai zehatzetarako akordio zehatzak sinatzea eskatzen duela eta ETB ikusteko berariazko hitzarmenik ez dela sinatu, nahiz eta Nafarroan itzaltze analogikoa egina dagoen”.
Gogora ekarri behar da protokoloa uztailaren 3an sinatu zutela gobernu biek, duela bost hilabete pasa, baina lehentasunezkoa den arazo bati erantzuteko gaitasunik ez dutela erakutsi sinatzaileek. Horren haritik, Aralarrek mozioa aurkeztuko du Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko ziurta dezala Euskal Telebista Nafarroan ere ikusi ahal izango dela, “hori ez delako bakarrik nafar herritarren onerako neurria: Euskal Telebistak berak ere ezin dio uko egin Nafarroan duen ikusle-kopuruari”.
Albiste erlazionatuak
ETB
- Aralarrek positibotzat jo du Legebiltzarrak onartu izana ikerketa batzordeak publikoak izatea
- Aralarren ekimenez Legebiltzarrak EiTBko zuzendaritzari eskatu dio, ETB1n egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak hartzea
- Iosu Murgia: "Bere obsesio espainolistaren ariete bezala erabiltzen du PSEk erregearen mezua ETBn"
- Aralarren iritziz, “ez da egia gaur egungo gobernuak EITBn esternalizazioari aurre egiten dionik”
Basabe
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
Nafarroa
- Lopezek Nafarroako gobernuarekin sinatutako akordioa “gaizki negoziatu zela” salatu du Aralarrek plenoan
- Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du
- Aralarrek salatu du Otsaportillo leizeko monumentuaren aurkako eraso faxista
- Nafarroako Aralarrek NaBairen aldeko apustua egin du eta "ahal den alderdiekin hitzarmenak sinatzea eskatu" du
Lopez
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena


