Aralarrek osasun publikoaren harira hausnarketa egitea eskatu du Legebiltzarrean, Marguello auziko irregulartasunen inguruko debatean
- Maeztu
- Osasuna
Eusko Legebiltzarrean Osakidetzan aurreko legegintzaldian gertatu ziren ustezko irregulartasunen inguruko debatea izan da gaur. Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk aukera aprobetxatu gura izan du, osasun publikoaren inguruan hausnarketa sakona egin behar dela aldarrikatzeko. Hausnarketa horrek bi oinarri izan beharko lituzkeela esan du: osasun publikoak egiten duen kontzertazioa murriztu beharra eta medikuntza publikoa eta jarduera pribatua bateragarri egiteak dakartzan arazoak aztertu beharra. Bi puntu horrek daude, legebiltzarkidearen iritziz, “irregulartasunen sorburuan” eta horiexek eraman dituzte “aurreko agintariak eta gaur egungo agintariak, kontratazio publikoan irregulartasunak egitera”.
Legebiltzarrak gaur egin du Margüello auzia delakoaren harira ikerketa batzordeak egin duen ebazpenaren inguruko debatea eta eztabaida. Aralar abstenitu egin da batzordeak onartu zuen ebazpena bozkatzerako orduan eta EAJk aurkeztu duen bozka partikularraren aurka egin du. Aralarren legebiltzarkideak onartu du, “orokorrean, gauza gehienekin” bat datozela Batzordeak onartutako dokumentuarekin, “baina zenbait puntu garrantzitsu ez ditugu konpartitzen”. Hain zuzen, “arduragabea” dela esan du, “pertsona zehatzak, izen eta abizenekin, edo bere talde politikoa, irregulartasun guztien errudun zuzenak direla esatea eta irregulartasun horien berri zeukatela esatea”.
Legebiltzarkideak bai aipatu gura izan ditu aurreko legegintzaldiko agintariek egindako irregulartasunetako batzuk: “emergentziazko egoera benetan justifikatu gabe erabili da zerbitzuak kontratatzeko; hitzarmenak azaroan sinatu eta hiru hile beranduago errebisatu egin ziren, prezioa igotzeko, eta errebisio hori egiteko urte bete igarotzea beharrezkoa zenean; enpresa pribatua sortu zen osasun publikoak zeukan itxaron zerrenda murrizteko, etab. Ildo horretatik, EAJk aurkeztu duen bozka partikularraren aurka bozkatu du. “Ez da zuzena esatea guztia ondo dagoela eta ondo egin dela”, azaldu du.
“Onartzen dugu irregulartasunak egon egon direla, baina larriena da irregulartasun horiek sistemaren barruan egiten zirela eta lehen egiten baziren, orain ere egiten jarraitzen direla, administrazioak egiten duen kontratazio publikoan”, kritikatu du Maeztuk. “Gure esku dago egoera hori aldatzea”, gaineratu du, “azpikontratazioari uko egin behar diogu neurri handiago batean eta horra bideratzen dirua erakunde publikoan inbertitu behar dugu, eremu pribatura bideratu beharrean”. “Horixe da modurik egokiena horrelako kasuak ekiditeko”. Legebiltzarkideak osoko bilkuran eskatu du ere “lehenbailehen hausnarketa sakona” egitea, “medikuntza jarduera publikoa eta jarduera pribatua bateragarri egiteak ekarri ditzakeen kalteen harira”.
Legebiltzarkideak batzordeak egin duen “erridikulua” salatu du baita ere, izan diren filtrazio anitzen harira. “Irudi txarra eman diegu herritarrei, gure artean hitzartu ditugun arauak betetzeko gai ez baikara izan”. Bukatzeko, Maeztuk kritikatu egin du batzordean landu den dokumentazio gehiena gaztelera hutsean egon izana.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Osasuna
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Asun Fdez. de Garaialdek Geriatria zerbitzua bere osotasunean Ospitale-guneetan eskaintzea eskatu du
- Asun Fdez. de Garialdek deitoratu egin du gaixo kronikoen estrategia integrala egiteko Osasun eta Gizarte Sailen arteko koordinazioari uko egin izana
- Aralarrek osasun zentimoari ezetz esan dio lehendakariarekin Legebiltzarrean izandako eztabaidan


