Aralarrek Osakidetzak Asuncion klinikarekin egingo duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
- Osasuna
Hurrengo egunetan Osakidetzak eta Tolosako Asuncion klinikak hitzarmena sinatuko dute, klinika pribatu horrek eskualdeko ospitale moduan Osakidetzak bere gain hartu ezin dituen zerbitzuak emateko. Erakunde publikoak osasun arreta enpresa pribatuaren esku uztearen erabakiak oposizio handia sortu du eskualdean. Mobilizazio ugari egon dira eta erabakiaren aurka 16.000 sinadura baino gehiago lortu dira.
Kezka horri kasu eginez, Aralarrek eta Eak legez besteko proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Ekimenak hiru eskaera egiten dizkio Eusko Jaurlaritzari: lehenengoa, hitzarmenaren sinadurari moratoria bat ematea; bigarrena, mahai bat eratzea, erabiltzaile, sindikatu, udal eta Osakidetzako arduradunen parte-hartzearekin, alternatiba guztiak eztabaidatzeko eta adostasun gehien jasotzen duen alternatiba zein den aztertzeko; hirugarrena, mahaiak hartzen duen erabakia Legebiltzarrera eroatea, taldeen iritzia eta ekarpenak entzuteko.
Aralarrek eta EAk kritikatu egiten dute Osakidetzaren jarrera, egiten diharduen berrantolaketan ez duelako kaltetuak diren taldeekin adostasuna bilatzen. Tolosaldeko kasuan ere gobernuak ez du sindikatuen eta erabiltzaileen iritzia entzun eta ez zaie parte hartzen utzi.
Albiste erlazionatuak
Osasuna
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Asun Fdez. de Garaialdek Geriatria zerbitzua bere osotasunean Ospitale-guneetan eskaintzea eskatu du
- Asun Fdez. de Garialdek deitoratu egin du gaixo kronikoen estrategia integrala egiteko Osasun eta Gizarte Sailen arteko koordinazioari uko egin izana
- Aralarrek osasun zentimoari ezetz esan dio lehendakariarekin Legebiltzarrean izandako eztabaidan


