Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek ohartarazi du langabetu kopurua 175.000 hurbildu dela Hego Euskal Herrian, eta politika ekonomikoan errotiko aldaketa eskatu du

Aralarrek ohartarazi du langabetu kopurua 175.000 hurbildu dela Hego Euskal Herrian, eta politika ekonomikoan errotiko aldaketa eskatu du

2010/11/03
  • Ekonomia
  • Krisia
Urriko langabeziaren azken datuek erakusten dutenez, “Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuek datuen irakurketa eta mezu oso baikorrak erabili arren, errealitateak erakusten du egoera agintari politikoek erakutsi nahi dutena baino askoz gordinagoa dela”. Izan ere, Aralarrek ohartarazi du Hego Euskal Herrian 175.000 langabetu izatetik oso hurbil geratu garela, urrian izan den 2.418 langaberen hazkundearekin. Iazko irailetik aurtengo urrira, 10.055 langabetu gehiago dago Hego Euskal Herrian.

Krisi ekonomikoari eta langabeziari aurre egiteko “erakundeek ezarri dituzten neurri neoliberalek porrot” egin dutela azpimarratu du Aralarrek. “Gobernuak EREak onartzen jarraitzen dute eta enpresak langileak kaleratzen jarraitzen dute. Odol-huste honek ez du etenik”. Zentzu horretan, eta krisi ekonomikoaren jatorria egiturazkoa denez, errotiko aldaketak eta neurriak ezartzea eskatu du Aralarrek, sistema bera delako krisian dagoena.