Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek ohartarazi du indarrean jarri dituzten enplegu politika atzerakoiek ez dutela lanposturik sortzen

Aralarrek ohartarazi du indarrean jarri dituzten enplegu politika atzerakoiek ez dutela lanposturik sortzen

2010/10/04
  • Ekonomia
Hego Euskal Herriko langabeziaren datuek izan duten azken gorakadaren aurrean, Aralarrek bere kezka azaldu du. Izan ere, irailaren bukaeran aurreko hilean baino 1.764 langabetu gehiago zeuden Hego Euskal Herrian, eta lanik gabe dauden pertsonak 171.923 ziren.

Aralarrentzat oso kezkagarriak dira datuok, eta igoera honek agerian uzten du gobernuek hartu dituzten neurri atzerakoi guztiek ez dutela balio enplegua sortzeko. Zentzu horretan, Patxi Lopezen eta Miguel Sanzen gobernuen jarrera bereziki kritikatu ditu Aralarrek.

Bestelako enplegu politika batzuk behar direla azpimarratu du Aralarrek. Langileak ezin dira zenbaki soil bezala hartu; eskubideak eta erantzunak behar dituzten herritarrak dira, eta Espainiako zein EAEko eta Nafarroako gobernuek, gaur ezagutu diren datuek agerian uzten duten bezala, ez dute erantzun aproposik ematen.