Aralarrek ofizialki azalpenak eskatuko dizkio Legebiltzarreko presidenteari, Defentsako koronelaren bisitagatik
- armada
- PP
- PSE
Gauza bat ETAren biktima bati omenaldia egitea, bere jardun profesionala kontuan izan barik, baina beste kontu erabat ezberdina da era horretako gonbitea luzatzea Espainiako armadako ordezkari bati inolako justifikaziorik gabe eta aldez aurretik legebiltzarreko taldeei komunikatzeke.
Uste dugu era horretako ekintzak probokazio argi bat direla gizarte honen gehiengo sozial eta politikoari. Patxi Lopezen lehendakari kargu izenpetzean Gernikan salatu genuen bezala, agerian geratu da PSEk eta PPk, alderdien legeak eman dien gehiengo parlamentarioa erabili nahi izan dutela sinbologia espaiñolista euskal erakundeetara ekartzeko, jakinda euskal gizartearen benetako ordezkaritzak ez ziela horrelakorik egiten utziko.
Horregatik guztiagatik Aralarrek azalpenak eskatuko dizkio era ofizialean Legebiltzarreko presidenteari. Era berean, Bizkaiko BBNNek egin zuten moduan, eskatu du Legebiltzarrak ez diezaiela sartzeko baimenik eman Segurtasun Indarren eta Indar Armatuen ordezkariei. Horretarako, talde Mistoko Ezker Batua eta Eusko Alkartasunako ordezkariekin batera, PPk ildo horretan aurkeztutako legez besteko proposamenari, osoko zuzenketa jarri diogu
Albiste erlazionatuak
PP
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Aralarrek salatu egin du “jai egun bat hartzeko ere PSEk eta PPk zatiketa eragitea”
- "PP-PSOEren hitzarmena planteamendu faltsuetan oinarritzen da, ez aldaketa demokratikoan"
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


