Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Nafarroa Bai 2011ren aldeko bere apustua berretsi du

Aralarrek Nafarroa Bai 2011ren aldeko bere apustua berretsi du

2010/06/16
  • EAJ
  • Nafarroa Bai
Aralarrek, Jose Angel Agirrebengoa Nafar Buru Batzarreko presidentearen adierazpenak ezagutu ondoren, honako zehaztapenak egin nahi ditu: Duela aste batzuk jakin zuen Aralarrek Nafarroako EAJk zein proposamen aurkeztu behar zuen asteburu honetan, Baluarten, egingo den alderdiaren asanbladan. Proposamen horren arabera, ez dira NaBain sartuko hurrengo hauteskundeetan, 2011rako aurreikusita dauden hauteskundeetan.

Martin Beramendi Hamaikabat alderdiko bozeramaileak aurreko astean iragarri zuen EAJrekin lau herrialdeetarako koalizioa osatzea negoziatzen ari direla, hau da, Nafarroan ere bai. Iragarpen hori oraindik ez du inork ukatu.

EAJk laster hartuko duela ematen duen erabakia errespetatzen du, baina ez dator bat erabaki horren arrazoiekin, eman diren arrazoiekin ez eta norabide aldaketa hori eragin dutenekin. NaBai oso eskuzabala da berau osatzen duten alderdiekin, eta batez ere EAJrekin.

EAJk hartuko duen erabakiak ez dauka zerikusirik Aralarrekin dituen ezberdintasun ideologiko edo programatikoekin. Ezberdintasun horiek 2003an, 2007an edota 2008an zeuden berak dira. 2011ko hauteskundeetarako oinarri ideologiko eta programatikoak adostuak genituela agerian uzten du hori. NaBaik aldaketarako motorea izan nahi badu ezin du izan gelditurik eta atzera begira egon, aurrera egiteko eta erronka berriei aurre egiteko gai izan behar da.

“Independenteei” arreta ez jartzea ere ezin da arrazoi bezala hartu. NaBaitik ateratzeko justifikazio bilatzeko erretorikan kokatu behar da esaldi hori, EAJk ordezkaritza kuota handiagoak eskatzen dituenean, eta orduan, ez da independenteetaz gogoratzen.

NaBairen eboluzioan Batasunak duen eragina ere ezin da arrazoi bezala ulertu. Arrazoi hori erabilita egun legez kanpo dagoen alderdiko ordezkariak pozik uztea lortzen da, baina NaBai uztea erabakitzeko arrazoia beste bat da.

Nafarroan abertzaleen aldarrikapenak 1910ekoak baino lehenagokoak dira, eta orain oso erronka berezia daukagu aurrean, eta horri batasunetik erantzun nahi diogu, Nafarroa Bai 2011 markatik, Nafarroan aldaketa gertatzea nahi duen gehiengo aurrerakoi eta ezkerrekoaren identitate ikurrak bertan biltzen direlako.