Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek manifestazio eskubidea aldarrikatzen du, eta Etxeraten mobilizazio deialdia debekatzeko erabakia bertan behera uztea eskatzen du

Aralarrek manifestazio eskubidea aldarrikatzen du, eta Etxeraten mobilizazio deialdia debekatzeko erabakia bertan behera uztea eskatzen du

2009/12/30
  • Giza Eskubideak
  • Giza eskubideak
Etxeratek urtarrilaren 2rako deituta zeukan manifestazioa debekatzeko Audientzia Nazionalak hartutako erabakiaren aurrean, Aralarrek manifestazio eskubidea aldarrikatu nahi du beste behin. Aldi berean, mobilizazioa debekatzeko erabakia bertan behera uztea exijitu du.

Aralarrek azpimarratu nahi du Etxeratek deitutako manifestazioa eskubide zibiletan oinarrituta dagoela. Hain zuzen, eskubide zibil eta politikoak izango dira bakegintza ekarriko dutenak. Zentzu horretan, Aralarrek nabarmendu nahi du era horretako salaketek eta debekuek bakegintzari eta normalkuntzari kalte egiten diotela.

Era berean, Aralarrek gogor egin nahi du Dignidad y Justicia erakundearen jarreraren kontra, ez dutelako bakegintzaren eta normalkuntzaren alde egiten eta indignitatearen eta injustiziaren bideak jorratzen dituelako.

 

Debekuen gainetik, Iratzarri Etxeratekin bat

Iratzarrik bat egiten du urtarrilaren 2an Bilbon egingo den manifestaziorako Etxeraten deialdiarekin, presoei dagozkien eskubideen defentsan eta eskubide hauek jasaten dituzten zapalkuntzak salatzeko. 

Horren harira, Iratzarrik Audientzia Nazioanalak manifestazioari ezarritako debekua salatzen du, edozein pertsonak zibil eta baketsuko manifestatzeko duen eskubidea kriminalizatzen duelako.

Hau guztiagatik, presoen eskubideen aldeko apustu zibil eta demokratikoak defendatzeko, Iratzarrik euskal gazteriari dei egiten dio manifestaziora bildu dadin.