Aralarrek Lopezi leporatu dio "ekonomia politikan ekimena hartzeari uko egin izana" eta "besteek egin dezaten alde batera egin izana"
- maeztu
- ekonomia
- ezenarro
- lopez
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok eta Dani Maeztu legebiltzarkideak, Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan adierazi duten "Jaurlaritzak Eustaten datuetatik atera dituen ondorioak gobernuaren beraren premiei erantzuten dio, inondik inora ere ez da daukagun egoeraren analisi objektiboa. Lehendakariak atzo bertan berriro esan du krisitik ateratzen ari garela, hain justu langabeziak gora egiten segitzen duenean. Horrelako adierazpenak, gehiegizko boluntarismoa izateaz gainera, arduragabea dira eta, are larriagoa dena, aitzakia ere bai, gobernuak arlo ekonomikoan ezer ez egiten jarraitzeko".
Ezenarroren iritziz, "gure ekonomiak poliki-poliki aurrera egiten duen arren, ezin dugu inondik inora esan Euskadi krisitik atera denik; akaso, atzeralditik atera gara, baina oraindik ere beharrezkoa da krisitik ateratzeko inbertsio publiko sendoa egitea bai eta babes sozialari eustea eta ahal dela zabaltzea, egoerak gehien kaltetu dituenei laguntzeko". Are gehiago, "gure ustez, hazkundea ez da gertatu gobernuaren ekimenez; hazkundea gertatu da, nahiz eta gobernuak ekimenik ez izan. Ze, krisitik ateratzen ari garela esatetik harago edo hurrengo urterako aurrekontua murriztailea izango dela esatetik harago, gobernuaren politika ekonomikoak norabide zehatzik gabe segitzen du, Zapateroren neurrien segidismoa egiten jarraitzen du eta, gainerakoan, PPk eskuetatik lotuta segitzen du. Ez du aurrera egiten ez zerga politikan eta arlo sozialean ere".
Ildo horretan, Aralarrek zera eskatu dio Lopezen gobernuari:
-
Argi dezala inbertsio publikoa sustatzeko asmoa duen, krisitik ateratzeko, ala defizita murrizteko aurreko ikasturtearen amaieran hasi zuen bidearekin jarraitzeko asmoa duen.
-
Zehaztu dezala noizko aurreikusten duen Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bilera, Izan ere, Zapaterok ezarritako murrizketatik zenbat dagokigun oraindik ez dakigu. Gainera, ez dirudi, epe laburrean behintzat, bilera hori egingo denik. Beraz, gutxi gorabeherako zenbateko batekin segitzen dugu, eta ez dago jakiterik horrek zorraren aurreikuspenean eragina izango duen.
-
Argitzeko aurrekontuen 2 eta 4 kapituluak murriztuko dituen. Azkeneko plenoan ez zuen jakin zehazten zenbatekoa eta oraindik ez du zehaztu diru sarreren errenta jasotzen duten langabezian dauden pertsonetatik zenbatentzako enplegua sortu duen diru horrekin, horretara bideratuko zuela esan zuen-eta. Gainera, orain dela gutxi jakin dugu, 7000 lanpostu sortzeko egitasmoa, helburura iritsi gabe bertan behera utziko dutela.
-
Zehazteko zein den zerga politikaren bere proposamena, ezta ere EAJrekin sinatu zuen erakundeen egonkortasun hitzarmena berretsiko duen ere.
-
Esateko noizko izango dugun politika aktiboen transferentzia, oraindik Madrilgo negoziazioaren zoriaren mende ari baita.
Bestalde, Dani Maeztu parlamentariak salatu egin ditu gizarte politikak izaten ari diren murrizketak, "pribatizazioa lehenesten ari baitira eta, ondorioz, lan baldintzak txartzen". Horren aurrean, Aralarrek hainbat ekimen aurkeztu ditu "inbertsio publikoa sustatuz ekonomia berpizteko eta kalitatezko enplegu publikoa sustatzeko". "Sektore publikoaren alde egin behar da argi eta garbi eta horrek isla izan behar du kalitatezko eta guztiontzako zerbitzu publikoetan", gehitu du Maeztuk. Hala, legebiltzarkideak zehaztu duenez, beharrezkoa izango da:
- Azpiegitura erraldoietan gastatzen dirua azpiegitura sozialetara bideratzea.
-
Elkarrizketa soziala berreskuratu, sindikatu guztiekin.
- Sektore publikoan ere ikerketa eta garapenaren aldeko apustua egitea, azpiegiturak eta zerbitzuak modernizatuz, eta tokian tokiko inbertsio iraunkorrak eginez.
- Kontrol lan zehatza babes sozialarekin zerikusia duten legeen garapenean: Etxebizitza legea eta plan zuzentzailea, enplegu politikaren transferentzia osoa, gizarte segurantzaren kudeaketa barne, langabezian dauden pertsonei laguntzeko Legebiltzarrak hartutako erabakiekin betetzea.
-
Zerga politika aldatzea aberastasuna birbanatzeko eta bermatzeko babes soziala eta ekonomiaren bultzada; gobernuari exijitzen diogu martxan jartzea lehenbailehen nahi dugun herri ereduaren gaineko eztabaida eta berau gauzatzeko behar dugun zerga politikaren gaineko eztabaida. Bat egiten dugu Lehendakariak dioenarekin gai horretan, hau da, “nahikotasunezko politika fiskala” behar dugula, baina jakin nahiko genuke zer ulertzen duen berak eta bere alderdiak horrekin. EAJk eta PSEk argitu egin behar dute, diskurtso ahuletatik harago, erakundeen egonkortasunerako hitzarmena berretsiko duten ala ez, hau da, zerga politika ez ukitzeko iaz sinatu zuten hitzarmena. Horren inguruan ere, erregistratu dugu ekimen bat Legebiltzarrean.
Aralarkideek adierazi dutenez, "guk argi daukagu: ez dugu gastu publikoa murriztearen alde egiten, diru sarrerak gehitu behar dira, ondarearen gaineko zerga errekuperatuz, PFEZaren gehienezko tipoa igoz edo iruzur fiskalaren kontrako neurri eraginkorrak hartuz".
Albiste erlazionatuak
maeztu
- Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea
- Maeztu: «Jende asko dago oraindik Aralarren NaBai hauteskundeetarako baleko tresnatzat duena»
ekonomia
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek Euskal Alderdi sozialistari leporatu dio Madrilek eta EAJk sortutako bitariko organoan egin beharreko jokoa ez ezagutzea
- Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


