Aralarrek Lopezi leporatu dio “goi karguak gutxitzeko konpromisoarekin ez betetzea”
- goi karguak
- ezenarro
- lopez
“Gobernu berriaren ezaugarria izan behar zuen gardentasunak, austeritateak, administrazioaren berrantolaketak, enpresa publikoen murrizketak eta goi karguen murrizketak”, gogoratu du Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, “baina oraingoz, lehengo legealdian sortu zen Defentsoria bat kentzetik harago ezer zehatzagorik ez du egin.Asmoa bai, baina zehaztasunik ez”.
Ezenarrok osoko bilkuran izandako eztabaidan gogoratu duenez, “ez da bete, aurrekontuen eztabaidan argi geratu zen bezala, goi karguak %10ean gutxitzeko konpromisoarekin; are gehiago, aurrekontuen 1. kapitulua %3,6 igo da”.
Enpresa publikoen eta gobernuaren parte-hartzean duten organismoen gutxitzeari eta berrantolaketari dagokionean, “Euskadi 2013 Estrategia sesio-aldi honetan izango dugula esan zaigu, baina horretan ere zehaztasunik ez”, gehitu du Ezenarrok.
“Ikusteko dago ze egin asmo duen gobernuak; izan ere, enpresa publikoak saltzea ez baita soluzioa zorra kitatzeko, hainbat sailen gaineko kontrola galtzetik aparte”, adierazi du Aralarkideak. Horren haritik, proposamena egin duen talde popularra gogoratu dio “eztabaida hori lehenbailehen eta Legebiltzarrean ematea beharrezkotzat” jotzen duela adierazi dio eta gobernuari eskatu dio aldaketa hori zein izango den plana ezagutzera eman dezala azkar baten. “Administrazioa arindu, gastuak murriztu, funtzionamendua hobetu… ideiak onak, salgarriak, dira, baina beste behin ere hitz hutsetan geratzen dira. Gobernuak ez du goi karguen kopurua, agindutako moduan, %10ean jaitsi”. Hori dela eta, “sinesgarritasun arazoa handitzen ari zaizue”, leporatu dio Ezenarrok Lopezi; “gero eta promesa handiagoak, orduan eta betetze maila txikiagoa erakusten ari zareten: hori da zuen ohiko jokabidea”, amaitu du Ezenarrok.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


