Aralarrek Lopezi eskatu dio, lehenetsi ditzala hizkuntzen industrian ari diren euskal enpresak, Google konpainiari euskarazko baliabideak eman aurretik
- euskara
- basabe
- hizkuntza
Mikel Basabe Aralarren legebiltzarkideak adierazi
duenez, “lehentasuna izan beharko luke hizkuntzen industrian ari diren
euskal enpresen lana bultzatzeak”. Basabek Lopezi gogorarazi dio,
“Legebiltzarrak maiatzaren 6an adostu zuela Jaurlaritzari eskatzea,
euskararentzako ahalik eta tresna linguistiko hoberenak lantzeko,
Jaurlaritzaren eta erakunde autonomoen datu base linguistikoak gizartearen esku
uztea”. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planaren ildo
estrategikoen artean ere hizkuntzen industria bultzatzea jasotzen da. Beraz,
Basabek, Lopezi eskatu dio “lehenetsi ditzala tratu horretan jada lan
horixe egiten ari diren euskal enpresak”. Aurreko egunetan IVAPen
itzulpen-memorien zati bat erabilera publikoko egin izana bide horretan urrats
egokia dela deritzo Basabek.
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


