Aralarrek Lopezi eskatu dio ez dezala ahaztu "EAEko lehendakari delako ari dela guztion diruarekin euskara ikasten"
- euskara
- basabe
- lopez
Aralarrek interpelazioa egingo dio Patxi Lopez lehendakariari azal dezan zer esan gura duen “Ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin” dioenean. Era berean, lehendakariari eskatuko dio, hurrengo kontroleko plenoan, azaltzeko zer esan gura duen “euskara konplikatua” dela esaterakoan, baita ere zergatik egiten dituen piper asko, guztion dirutik ordainduriko eskoletara joateari utziaz.
Asteburuan Patxi Lopez lehendakariak hedabide baten emandako elkarrizketan egin ditu adierazpenok. “Erabat onartezinak”, Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek adierazi duenez. “Ezin da onartu lehendakari batek era horretako adierazpenak egitea”. Aralarreko legebiltzarkidea arduraturik agertu da, “piper egiten duela batere lotsa barik dioen Lehendakariak gure herriko ikasleei ailegarazten dien mezuaz”. Gogorarazi dio, halaber, “gaztelaniatik euskarara euskaratik gaztelaniara dagoen tarte bera” dagoela.
Bide batez, eta ikusita “euskara eskoletatik piper” egiten duela, Basabek gogorarazi dio “Euskara, autonomia estatutuan jasotzen denaren arabera, hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomia Erkidegoan, zeinaren lehendakari den Patxi Lopez jauna, eta horregatik ari dela Lehendakari jauna guztion dirutik euskara ikasten”. “Lehendakariak ahaztu egin du bere euskara eskolak guztion artean ordaintzen ditugula eta ez gutxi, gainera. Errespetu falta izugarria deritzot era horretan jarduteari, inolako errespetua ez adieraziz ez euskarari, ez euskalduntzeko ahalegina egiten ari diren gazte eta helduei, ezta diru publikoaren erabilera zuzenari”.
Aralarrek, bestalde, informazio eskaera egin du, jakiteko Lehendakariak astean zenbat eskola-ordu jasotzen dituen eta eskolok zein koste duten.
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


