Aralarrek Lopezi eskatu dio argitzeko behingoz zein den bere herri proiektua
- interpelazioa
- Ezenarro
- Lopez
- herri proiektua
Aralarren legebiltzar-taldeak Patxi Lopezi eskatu dio “Aldaketaren printzipio filosofikoak” deitu dituenak zeintzuk diren argi ditzala. Horretarako interpelazioa erregistratu du Legebiltzarrean. Izan ere, taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok adierazi duenez, “jada zortzi hilabete igaro dira lehendakaritzara iritsi zirela, eta behin eta berriz beharrezkoa ez dela adierazi badu ere, bere burua zuzentzen hasi da eta orain herri proiektua definitu nahi duela esaten hasi da”.
Hainbat bider adierazi izan da gobernutik gobernu programa bere alderdiaren hauteskunde programa zela, baina hala ere konpromisoa hartu zuen “lege-egutegia” osatzekoa eta hala jakinarazi zion Legebiltzarrari azaroaren hasieran. Beraz, Ezenarroren iritziz, “hori guztia kontuan izanik, badirudi jabetu dela ez dela nahikoa bere herri ikuspegia zein den argi adierazteko gizarteari”.
Ezenarroren ustez, horrek agerian uzten du “Patxi Lopezen gobernuaren inprobisazioa. Hala, zortzi hilabete igarota oraindik Lehendakaritza erabat antolatu gabe segitzen du eta egitura dekreturik ere ez dauka oraindik”. Horretaz ere, galdetuko diola iragarri Ezenarrok.
Aralarrek herri proiektuaren inguruko interpelazioa otsaileko lehenengo kontroleko osoko bilkuran erantzutea eskatuko du.
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
Lopez
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- Aralarri erantzunez, lehendakariak bere burua zuzendu du kutsatutako okelaren inguruan egindako adierazpenak direla-eta


