Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko

Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko

2012/02/10
  • bakegintza
  • Legebiltzarra
  • Ezenarro
  • Lopez
Eusko Legebiltzarreko Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Patxi Lopezi leporatu dio herri honetan bakea kontsolidatzeko eta normalizatzeko saiakerarik egin ez duen lehendakari bakarra dela. Hala, Ezenarrok berretsi egin du “orain arteko lehendakari guztiek euren plana izan dutela, baina hainbeste amestu dugun garaia bizitzea tokatzen zaigun honetan, ETAren indarkeria behin betiko amaitu den honetan, printzipioak elkarbanatu behar ditugula dioskun lehendakaria daukagu, baina ez du eztabaidarako gunerik bideratu nahi”.

Ezenarroren iritziz, espetxe politika malgutzeaz –babesa emango dion akordio politikoarekin– eta Batasunak izandako isiltasunagatik dagokion ardura hartzeaz gainera, “lehendariari, herri honetako erakunde goreneko ordezkari gisa, bakea sendotu dadin ekimena hartzea eta inplikatzea dagokio, Legebiltzarrari bezalaxe”. Ildo horretan, Ezenarrok baieztatu du ez duela onartzen legegintzaldiari geratzen zaion azkeneko urtebetean “ikusle huts gisa” jardutea, elkarbizitza baketsuaren eraikuntzan ekarpenik egiterik ez daukan Legebiltzarraren irudia emanez. Hori dela eta, "horrela jardutea ez delako arduratsua", Ezenarrok iragarri du Aralarrek mozioa aurkeztuko duela "Legebiltzarrak bozka eman dezan, eta ezarri dezan, elkarlanerako gunea; espetxe politikaren malgutzeari babes politikoa emango dion akordioa zehazten joateko, udalekin elkarlanean gizartearen oinarrian elkarbizitzarako politikak garatzen joateko, gizartea bera, herri honek behar duen, bakearen kultura berria lantzen joateko. Lan hori guri dagokigu, ez ETAri ezta Raxoiri ere”.