Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Ezenarro
- Legebiltzarra
- Bakea
- Elkarbizitza
- Lopez
Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok iragarri duenez, Patxi Lopez lehendakariari interpelazioa egingo dio, “lehendakariak berak bakerako ibilbide orritzat jo duen Adiskidetasunerako akordioa izeneko dekalogoaren inguruan”. Ezenarrok gogora ekarri du, iraileko politika orokorreko plenoan aurkeztu zuela Lopezek dekalogoa. “Harrezkero behin baino gehiagotan izan du dekalogoa ahotan, helburu gisa planteatuz; are gehiago, bakerako eta elkarbizitzarako bere ibilbide orria dela esan eta esan aritu da; hala, Raxoiri ere dekalogoa aurkeztuko diola iragarri digu”. Hala ere, eta Ezenarrok kritikatu duenez, “ez iraileko osoko bilkura hartan, ezta hurrengo hilabeteetan ere, ez du zehaztu nola eraman nahi duen aurrera Adiskidetasunerako akordioa, ezta ere, euskal gizartea horretara bideratzeko, ze urrats emateko prest dagoen”. Gainera, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki zuenean, alderdien arteko erronda egin zuen lehendakariak, “baina oraindik ez ditu erronda horretatik ateratako ondorioak aurkeztu; are gehiago, erronda horri jarraipena emango dion ekintzarik ere ez du iragarri”.
Hori dela eta, eta Legebiltzarrera lehendakariak berak idatziz bidalitako erantzun baten esaten denez, gobernuak ez duenez alderdien mahairik osatzeko asmorik eta gobernuaren asmoa denez euskal gizartearen batasuna eta adiskidetasuna lortzea politika orokorreko plenoan aurkeztutako dekalogoari jarraituz, bozeramaile abertzaleak lehendakariari interpelazioa zuzenduko dio “azal dezan nola gauzatu nahi duen Adiskidetasunerako akordioa, eta zein urrats emateko asmoa duen, zehazki”.
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
Bakea
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Aralarrek bakea sendotzeko proposamena aurkeztu du, “inolako bazterketarik gabea eta lidergo politikorik gabea”
- Ezenarro: “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko gobernuaren konpromisoa aurrerapausoa da eta bere egiten ditu oposizioko taldeon argumentuak”
Elkarbizitza
- Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek presoen irudien harira sortutako egoera eta eskubideen murrizketa gogor gaitzetsi ditu
Lopez
- Aralarrek “arduragabe” aritzea leporatu dio Lopezi, hauteskundeak deitu ordez erakundeak aprobetxatzen dituelako propaganda egiteko