Aralarrek Lopezen agerraldia eskatu du Legebiltzarrean, bere 'herri proiektua' azal dezan
- ezenarro
- krisia
- proiektua
- herri
- lopez
Aralar legebiltzar taldearen bozeramaile Aintzane Ezenarrok azaldu duenez, "Patxi Lopez Legebiltzarrean ager dadila nahi dugu ez delako zilegi komunikabideetan politika egiten jarraitzea eta ez erakundeetan, dagokion lekuan". Hori dela eta, eskari bateratu baten Legebiltzarreko Batzordean iraunkorraren aurrera ager dadila eskatu dute "azaldutako gaien inguruan eztabaida ahal izateko, horretarako baita Legebiltzarra". Agerraldi eskaria Diputazio Iraunkorraren aurrean egin izatearen arrazoia da urtarrila ez delako jarduneko hilabetea Eusko Legebiltzarrean.
Ezenarroren iritziz, "Lopezek euskal gizartearekin egin nahi duen kontratu sozial modura aurkeztu duen hori gobernuko hainbat departamenduk jada abian jarri dituzten neurrien laburbiltzea izan da, literaturaz lagunduta, baina herri honen proiektu orokorrik ez duela leporatu dietenei erantzuteko asmoz egina". Hori dela eta, Ezenarrok uste du ez dagoela "ezer berririk Lopezek Lehendakaritzan bere gobernuko goi karguen aurrean aurkeztutako dokumentuan".
"Deigarria da dokumentuaren hasieran bertan aipatzea zela zortzi hilabete igarota gobernuan daudenetik, badela sasoia herri honentzako duten etorkizuneko proiektua azaltzeko. Hori legegintzaldiaren hasieran egin beharrekoa zen, eta horixe bera leporatu izan diogu hainbat aldiz oposiziotik; hala ere, egin gabe segitzen du".
Aralarren bozeramaileak azpimarratu du Patxi Lopezek ez duela batere sakondu bizi dugun krisi ekonomikoan eta "are gutxiago krisiak eragin duen langabezian. Ez du esaten ezta ere zenbat langabetu dagoen gure herrian, krisiaren ondorioz".
Herri proiektuari dagokionez, Ezenarrok kritikatu egin du aurkeztutako dokumentuan aipu bakar bat ere ez egotea bere herri proiektu politikoari buruz. "Ez du herri proiekturik egin nahi identitate terminoetan, baina elkarbizitza normalizatua gauzatzeko proposamenik egin gabe segitzen du, eta era horretan ezkutatu egiten du, berriz ere, herri honetako arazorik iraunkorrena"
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
krisia
- Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Dekretu bidez diru-laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murrizten aritzea leporatu dio Aralarrek gobernuari
- Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


