Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- fiskalitatea
- ezenarro
- diputazioakk
- lopez
“Proposamenak iragarri eta ezer gehiago ez egiteko Lopezen ohiturari jarraitzen dio atzokoak”, adierazi du Aralarren bozeramaileak. Izan ere, “2009an erakunde arteko sei lan talderen eratzea iragarri zuen Lopezek, baina 2010etik ez dira gehiago elkartu. Batzorde teknikoak izendatzea erabakiak atzeratzeko eta luzamendurako estrategia besterik ez da”, iritzi dio Aralarren bozeramaileak.
Dokumentuaren edukiari dagokionez, “orokorkeriaz beteta” dagoela iritzi dio Ezenarrok eta zehaztapenak dituen zati bakarra arlo fiskalarena dela gehitu du. “Arlo horretan, bere proposamenak zeintzuk diren zehazteko bi urte eskatuz egon eta gero, ikusten dugu errenta altuak ia ez dituela ukitzen, edo ez dituela parekatzen lan-errenten eta kapital-errenten tratamendua, azken horien mesedetan”.
Gizarte laguntzen atalean, etorkizun hurbilean “murrizketa berriak hel daitezkeela” iragarri izana kritikatu du Aralarrek. Izan ere, “laguntzak egokitu’ eta ‘ordenatu’ behar direla dio Lopezek”. Horretaz gainera, “guztiz estrategikoak diren legeen garapena, Gizarte Zerbitzuen legea, erabat geldik izatea” leporatu dio Ezenarrok; are gehiago, ““aurrerapauso zehatzak eman beharrean, negoziazioak berriz hasteko deia baino ez die luzatu Ahaldun Nagusiei”.
Horregatik guztiagatik, Aralarrek zalantzan jarri ditu Lopezek Ahaldun Nagusien banatutako dokumentuan jaso dituen “balizko proposamen aurrerakoiak garatzeko borondatea eta ahalmena”; izan ere, “urte hauetan Foru Aldundiekin sinatu duen hitzarmen garrantzitsu bakarra EAJ eta H1!-ekin politika publiko guztietan murrizketei bide ematen zien egonkortasun ituna izan da”.
Albiste erlazionatuak
fiskalitatea
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Rebeka Ubera: “Diputazioak atzera egin du Enpresen Sustapenerako Elkarteak indargabetzeko orduan”
- Aralarrek kritikatu du Foru Gobernuaren zerga neurri atzerakoiek diru bilketa 2006ko mailara eraman dutela
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


