Aralarrek Lehendakariari eskatu dio “topikoak alde batera uzteko eta garapen ereduaren inguruko eztabaida errealari ekiteko”
- Maeztu
- Lopez
- ingurumena
Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan, Maeztuk Lopez Lehendakariari eskatu dio “azkenaldian errepikatu duen gizarte jasangarriaren moduko topikoak albo batera uzteko”. Legebiltzarkideak onartu du beharrezkoa dela “energia iturrien inguruko eztabaidari ekitea”, baina “lehendabizi ze garapen eredu nahi dugun ere erabaki behar dugu. Horrela jarraituz gero, energia berriztagarriak bakarrik ez, nuklearra, termikoa eta oraindik asmatzeke dauden beste hainbat behar izango ditugulako”, gaineratu du Maeztuk.
Maeztuk Aralarrek bultzatutako eta Legebiltzarrak onartutako bi ekimen jarri ditu adibide moduan, “Gobernuak bere hitza ez duela betetzen " agerian uzteko . "Ez du 2009 urte bukaeran prestatuta egon beharko lukeen energia eolikoaren arloko plana aurkeztu; eta oraindik ez du Zalloventa harrobiak Urkiolako Parke Naturalean egiten duen ustiaketa lana geldiarazi”.
Gai horren inguruan Maeztuk azaldu du “PSEk atsedenik gabe” eskatu zuela aurreko legegintzaldietan harrobien inguruko plan partziala legebiltzarrera ekartzea. “Baina orain, gobernuan daudenean, non geratu da lehen adierazten zuten kemen hura ? Non dago hainbeste aldiz eskatu zuten plana ? ”. Legebiltzarkideak gogoratu du Idoia Mendiak “bereziki izan zuela jarrera gogorra orduko gobernuarekin, interes ekonomikoen menpeko jarrera leporatuz. Orain, ordea, eurak ari dira modu beran agintzen".
Bestalde, Aralarrek Eusko Legebiltzarrean ekimen berri bat aurkeztu du, Zalloventako harrobia Urkiolako Parke Naturaleko mugetatik kanpo uzteko. Horretarako Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Urkiolako Parke Naturalaren Baliabide Naturalen Antolamendu Plana aldatzea. “Jakin badakigu Gobernuak, nahi izanez gero, baliabideak badituela horrelako egoerak ekiditeko. Bere kabuz egiten ez badu, besterik ez bada Legebiltzarrak hala eskatuta egin dezala aginduko diogu"
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Lopez
- Aralarrek “arduragabe” aritzea leporatu dio Lopezi, hauteskundeak deitu ordez erakundeak aprobetxatzen dituelako propaganda egiteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
ingurumena
- Airearen kalitate eta isurketen neurgailuak ezartzeko mozioa aurkeztu du Nafarroa Bai-k
- Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea
- Aralarrek Ingurumen diputatuaren agerraldia eskatu du hondakin organikoen %40 zabortegietara bideratzen diren ala ez azal dezan
- Aralarrek txalotu egiten du Auzitegi Gorenak IZATE taldeari arrazoia eman izana


