Aralarrek Legebiltzarrean eskatu du Auzitegi Nazionalak Egunkariaren auzia artxiba dezala
- euskaldunon
- elkartasuna
- egunkaria
Aralarrek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindakoari jarraituz, Eusko Legebiltzarrean ere proposatu du Audientzia Nazionalari eskatzea Euskaldunon Egunkariaren kontrako auzia behin betiko artxibatzea eta egindako kalteak konpon ditzala "Egunkaria zenaren aurkako prozesuak zuzenbideko oinarririk gabea" delako.
Aralarrek aurkeztu duen legez besteko proposamenaren bigarren puntuan eskatu du "Eusko Legebiltzarrak elkartasuna adieraztea auzi horretan inputatutakoei", bai eta kezka adieraztea "Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik jasan behar izan duten egoeragatik".


