Aralarrek lege egutegia berehala Legebiltzarrera ekar dezala exijitu dio Gobernuari
- Ezenarro
- Lopez
- gobernua
Aralar legebiltzar-taldeak gobernuak lege-egutegia berehalakoan aurkez dezan, presazko ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean. Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarroren iritziz, “Lopezen gobernuak konpromisoa hartu zuen uda aurretik egutegi hori egiteko eta Legebiltzarrera ekartzeko. Erabat onartezina da sei hilabete pasa ostean, euskal gizarteak oraindik gobernuak egin nahi duena ez ezagutzea”. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrean ekimena aurkeztu du Aralarrek, gobernuari exijituz berehalakoan aurkez dezala egutegi hori ganberara. Izan ere, “oposizioak eskatuta, gobernuko bozeramaile Idoia Mendiak uztailean iragarri zuen urriaren 15era bitarteko epea izango zutela sailburuek sail bakoitzaren lege-egutegia gobernuari aurkezteko, gero gobernu kontseiluan onar zezan. Orduan, jarritako epea luzeegia zela pentsatu arren, itxaron egin dugu, baina epea amaituta berriz ere atzeratuko dira”. Horregatik, Ezenarroren iritziz, “atzeraezina da beren konpromisoarekin betetzea. Lopezek atzera agerian utzi du jardunik ez duen gobernu baten buru dela, bere konpromisoekin ere betetzen ez duen gobernua dela”.
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
Lopez
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
gobernua
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Aralarren iritziz, “arduratzekoa da gobernuaren aurrerako ihesaldia” eta “bere gezurrak sinetsi izana”
- Ezenarro: “Gobernu legea seriotasunez eta demagogiarik gabe egokitu beharra dago”
- Aralarrek gobernuari galdetu dio ia “amaitutzat” eman dituen joan zen uztailean sortutako erakunde arteko sei lan taldeak


