Aralarrek Lanbide Heziketarako irakasleek IRALEn lehentasuna izan dezaten eskatu dio Hezkuntza sailari
- hezkuntza
- basabe
- Heziketa
- Lanbide
Eskari zehatz bi egin dizkio Aralarrek gaur Hezkuntza sailari: Batetik, behar-beharrezkoa dela lan egitasmo bat Lanbide Heziketan ere irakasle elebidunen kopurua handi dadin, eta handitze hori aurtengo erritmoa baino biziagoa izan dadin. Eta, bestetik, lan egitasmo horrek, epe ez oso luzea izatea lanbide heziketako irakasle elebidunak lortzeko orduan. Hala adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan. Izan ere, Sailak berak Aralar taldeari bidalitako erantzunetan ikus daitekeenez, “aurtengo ikasturtean lehenengo hizkuntza eskakizuna irakasle batek egiaztatu du, eta bigarren hizkuntza eskakizuna, berriz, bederatzi irakaslek egiaztatu dute”.
Basabek, jakina, hamar irakasle horiek zoriondu gura izan ditu, baina, era berean, Hezkuntza sailari egoera hori berbideratzeko eskatu dio. Hala, “gure ikuspegitik Lanbide heziketako irakasleek lehentasunezkoa izan behar dutela IRALEn eta liberazioetan eta, gainera, aztertu egin behar da, funtzionario izan ez arren, urte osoko dedikazioa duten irakasle horiek ere aukera izatea liberazioak lortzeko hizkuntza eskakizunak egiaztatu ahal izateko”. “Hain zuzen ere, uste dugu beharrezkoa dela LHn irakasle elebidun gehiago izatea, gaur egun gizartea are eta elebidunagoa delako eta errealitate horretara moldatu behar garelako”, gaineratu du.
Albiste erlazionatuak
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
Lanbide
- Ezenarro: “Ulertezina da gobernu sozialista harro sentitzea bazterkeria eta pobrezia handitzen duen lege aldaketarekin”
- Aralarrek, EAk eta Ezker Batuak salatu egiten dute PSE-PPk gainontzeko talde parlamentarioei eta Legebiltzarrari egiten dieten mespretxua
- Lanbide etxeko langileentzako enplegu agentzia erreferente izatea adostu du Legebiltzarrak, Aralarren ekimenez


