Aralarrek Lakua-Arriagako osasun etxearen inguruan lehenbailehen neurriak hartzeko eskatu dio Gasteizko Udalari
- Osasuna
Aralarren irudiko, Lakua-Arriagako herritarrek neurri zehatzak behar dituzte, eraikuntza lanak abian jarri ahal izateko beharrezkoa diren tramiteak arintzeko. Alderdi abertzaleak azpimarratu nahi du Udalak kontuak kitatu beharko dituela herritarrekin, arduragabekeriaz jokatzen ari delako.
Biztanleriaren hazkundeak eta barrakoietan zerbitzua eman behar izateak onartezin egiten dituzte gure Udala kudeatzen dutenen aitzakiak. Auzoko edozein pertsonak ondo baino hobeto ezagutzen du arazoaren larritasuna; Udal Gobernuaz ezin daiteke gauza bera esan.
Auzotarrek Osakidetzako aurreko zuzendaritzaren, EAJren esku, eta Gasteizko Udalaren arteko tira-birak pairatu behar izan dituzte; eta orain, PSE gustura dago aitzakia eta administrazio atzerapenarekin; baina konponbideak behar dira, berandu baino lehen.
“Banatutako” metro kopuruaren inguruan informazio-gardentasun handiagoa izatea exijitu du Aralarrek. Era berean, Udalari eskatu dio bere herritarren arazo errealei erreparatzeko, eta bere etorkizuneko plan miragarri horiek saltzeari utz diezaiola.
Albiste erlazionatuak
Osasuna
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Asun Fdez. de Garaialdek Geriatria zerbitzua bere osotasunean Ospitale-guneetan eskaintzea eskatu du
- Asun Fdez. de Garialdek deitoratu egin du gaixo kronikoen estrategia integrala egiteko Osasun eta Gizarte Sailen arteko koordinazioari uko egin izana
- Aralarrek osasun zentimoari ezetz esan dio lehendakariarekin Legebiltzarrean izandako eztabaidan


