Aralarrek kritikatu egiten du “euskararen kontrako jarrera baino ez dakartela legebiltzarrera PPk eta UPyDk”
- eskubideak
- euskara
- basabe
Legez inposatzen den hizkuntza bakarra gaztelania denez, Basabek legebiltzarreko taldeei proposamena egin die, “inposizioaren kontra daudela benetan erakusteko”: gorteetarako ekimen legegilea gaztelaniaren inposizioa konstituziotik kentzeko. “Izan ere, legez inposatzen den hizkuntza bakarra gaztelania delako. Are gehiago, konstituzioak ez du jasotzen hura ez erabiltzeko eskubiderik daukagunik. Erakutsi egia dela hizkuntzen inposizioen kontra zaudetela eta kendu konstituziotik inposizio hori”, gehitu du Basabek.
Erronka ere egin die: “konpromisoa har dezaten hizkuntza sistema halako moldez aldatzera, non neska-mutikoek derrigorrezko hezkuntza amaitzean gaitasun nahikoa izango duten herri honetako hizkuntza ofizial bietan”. Horretarako, A eredua bertan behera utzi beharko litzatekeela ere gogorarazi die Basabek. “Baina ez zaudete prest hizkuntza eskubideak berma daitezen konpromisoa hartzera, eta ez zaudete prest ere hezkuntza sistemak berma dezan ikasle guztiek hizkuntza ofizial biak ezagutu ditzaten”, leporatu die Basabek.
Hala, Basabek dei egin du “sinets dezagun benetan hizkuntza ofizial bi ditugula, maila bera dutela eta errespetu bera merezi dutela, eta orduan izango duzue bai gobernuak zein berau sustengatzen duzuen taldeok sinesgarritasun pittin bat”.
Basabek 2009ko bagilean eta 2010eko bagilean gai berberaz esandakoa berriro ere irakurri du, argi uzteko “gai zehatza zeinahi izanda ere, benetan ekartzen duzuena gezur berbera dela beti: hemen inposatzen dena euskara dela; funtzionario izateko jakin beharreko hizkuntza euskara dela; urratzen diren hizkuntza eskubideak gaztelaniadunarenak direla; gezurra, gezurra eta gezurra”.
Albiste erlazionatuak
eskubideak
- Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- Aralarren Gernika-Lumoko zinegotzi Joseba Abaituari ukatu egin diote AEBra joateko baimena
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


