Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- maeztu
- legebiltzarra
- krisia
“Murrizten direnak ez direla eskubideak baizik eta espektatibak direla esan du Jaurlaritzak, baina 100 milioi euroko murrizketez ari bagara, lan eskubideen murrizketez ari gara”, adierazi du Maeztuk. “Eta, gastu publikoaren arrazionalizazioaz ari bagara, ezin da fokua sektore publikoko langileengan jarri”, gehitu du Aralarren legebiltzarkideak. “Eztabaida ez daiteke izan hori; gastu publikoaren arrazionalizazioaren eztabaidak derrigorrean eraman behar gaitu ezbaian jartzera hiriburu bakoitzean aireportu bat egon behar den edo itsasora irteera duen hiri bakoitzak bere portua izan behar duen”, argitu du Maeztuk. Ildo horretatik, Legebiltzarrean talde handiek Hondarribiko aireportua Gipuzkoako ekonomiarentzat ezinbesteko jo izana leporatu die PP, PSE eta EAJri. “Ez da zilegi krisi egoera honetan eztabaidaren fokua sektore publikoan ari diren langileen eskubideetan jarri nahi izatea, injustizia soziala da hori; are gehiago, bizi dugun egoera ekonomikoaren arrazoiekin zerikusirik ez dutenean”.
Albiste erlazionatuak
maeztu
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea
- Maeztu: «Jende asko dago oraindik Aralarren NaBai hauteskundeetarako baleko tresnatzat duena»
legebiltzarra
krisia
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Dekretu bidez diru-laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murrizten aritzea leporatu dio Aralarrek gobernuari
- Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”


