Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek kritikatu egin du Lopezen gobernuak “oraindik ez duela defizitaren murrizketen berri eman”

Aralarrek kritikatu egin du Lopezen gobernuak “oraindik ez duela defizitaren murrizketen berri eman”

2010/06/18
  • zorra
  • ezenarro
  • lopez
  • krisia
Galdera egin behar izan dio Aralarrek aurtengo defizitaren murrizketa zenbatekoa izango den jakiteko, baina, “hala ere, 2010eko defizit murrizketa zenbatekoa izango den baino ez du argitu Lopezek”, adierazi du Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok.

 

Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok egindako interpelazio baten ondorioz jakin ahal izango dugu, gobernuak ez duela baimendutako zor guztia erabiliko. Izan ere, eta Lopezek “lehenengoz onartu du gobernuak murrizketa neurriekin zor publikoaren defizita murriztu egingo duela eta, 2.7ko aurreikuspenetik 2,5era pasatuz, eta beraz, baimendutako zor guztia ez dela erabiliko”. Ezenarrok, kritikatu egin du “galdera egin ezean, informazio hori ez genukeela ezagutuko”.

Aralarren bozeramaileak, birritan galdetu behar izan dio lehendakariari, nora bideratu asmo zuen murrizketekin aurreztea aurreikusten zen diru publikoa. Izan ere, “bazirudien gobernu zentralak erabakitakoaren zatia kenduta, gainontzeko guztiak bideratuko zela enplegua sortzera eta bestelako neurrietara”. Lopezen lehenengoz adierazi du defizita murriztera bideratuko dela, batetik gobernu zentralaren planen murrizketatik dagokiguna, bestetik, ordain-sarietatik aurreztea aurreikusten dena eta, hirugarrenik, farmazia gastutik aurreztuko dena. Hala ere, Ezenarrok leporatu dio esan ez duena dela, “aurrekontuen II eta IV kapituluetan aurreztuko dena zenbat den, ezta ere ze aurreikuspen egiten duen gobernuak, batez ere, ezin delako sinesgarria gobernu batek horrelako plangintza egiten duenean aurreikuspenik ez izatea”.

Albiste erlazionatuak