Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek kritikatu du Foru Gobernuaren zerga neurri atzerakoiek diru bilketa 2006ko mailara eraman dutela

Aralarrek kritikatu du Foru Gobernuaren zerga neurri atzerakoiek diru bilketa 2006ko mailara eraman dutela

2011/02/16
  • fiskalitatea
  • Rebeka Ubera
Aralar batzarkide taldeak Markel Olanori, Diputatu Nagusiari, gogorarazi dio zerga bilketaren datu eskasak 2006an EAJ eta EAk hasitako eta gerora EAJk eta Hamaikabatek jarraitutako neurri fiskal atzerakoien ondorio zuzena direla.

“Arduratuta gaude”, azpimarratu du Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaleak, “zerga bilketaren datuak 2066ko mailan izatea. Zergatik da urte hori giltzarria? Urte horretan hasi zirelako zerga erreforma atzerakoiak. Orduan hasi zelako errenta altuenei zerga zama jaisten Foru Gobernua, orduan bereizi zirelako kapita errentak eta lan errentak. Gerora iritsi zen Elkarteen gaineko zergaren dekretukada eta, ondoren, Ondarearen gaineko zerga kentzea”.

Uberak adierazi du ukaezina dela krisi testuinguru batean gaudela, “baina, era berean, ukaezina da gobernuak hartu dituen neurri neoliberalek krisiaren ondorioak areagotu besterik ez dituela egin”.