Aralarrek Kolonbiara egindako bidaia parlamentarioaren harira ateratako ondorioak azaldu ditu, Kolonbiako ekintzaileekin batera
- Basabe
- DDHH
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek Estatu Espainoleko zenbait legebiltzarretatik antolatu zen bidaia parlamentarioan parte hartu zuen, Hegoamerikako herrialde hartan giza eskubideek eta emakume sindikalistek bizi duten egoera ezagutze aldera. Bisita urtarrilaren 23tik 30era burutu zen, eta Aralarrek gaur eman ditu argitara bidaian ateratako ondorioak, Eusko Legebiltzarrean Kolonbiako zenbait ekintzailerekin batera egindako prentsaurrekoan.
Mikel Basabek komunikabideei azaldu die bertan izan zuen esperientzia: “Iritzi ezberdineko hainbat pertsonekin izan ginen; hona ekarri dudan sentipena sekulako justiziarik eza bizi denarena da, inpunitate handia dagoela, hain zuzen; uste dut barne gatazka armatu horretako biktima nagusia gizarte zibila dela, eta antolatuta dagoen gizarte zibila bera kriminalizatu egiten da estatuaren aparatuen bitartez. Horrek ondorio larriak izan ditzake”. “Bakean eta demokrazian bizitzeko asmoa duen herrialde batek ezin dezake hori onartu”, azaldu du Basabek.
Paz con Dignidad elkartearen izenean Luis Nietok hitzegin du. Adierazi duenaren arabera, gatazkaren inguruan egiten diren txostenek konfirmatzen dute “egunero ematen direla erailketak; egunero pertsegitzen dira sindikalistak; egunero desagertzen dira gazte asko eta egunero mehatxatzen dira kazetariak”. Protesta egiteko, gizarteari mezua helarazi dio, larunbatean Arriaga plazan arratsaldeko seietan egingo den manifestaldian parte hartzeko. Movimiento Nacional de Víctimas de Estado-k egin du deialdia, Kolonbian bizi den inpunitatea salatzeko eta biktimen memoria omentzeko.
Aralar alderdiaz aparte Estatuko beste hainbat alderditako ordezkariak izan ziren Kolonbian: PSC, Convergencia i Unio, Esquerra Republicana de Catalunya, Entesa Catalana, Izquierda Unida y Eivissa pel Canvi. Parte hartu zutenen artean eta Kolonbiarekiko elkartasuna sustatzen duten eragileen artean hurrengo printzipio zerrenda izenpetu dute, “biolentziarekin eta inpunitatearekin bukatze aldera”:
1- Gatazkan inplikaturiko alde guztiei eskatzen diegu NBEk Kolonbiako gatazkari buruz egindako ebazpenak bete ditzatela eta barruko gatazka armatuari negoziatutako irtenbidea bila dezaten.
2- Kolonbiako gobernuari eskatzea onar dezan publikoki barneko gatazka armatua dagoela, legea betetzen dela zain dezan, giza eskubideak errespetatu, babestu eta bete daitezen lan egitera eta berma dezala biktima guztientzako justizia eta ordaintza.
3- Giza Eskubideen egoeraren eztabaida gobernu espainiar eta kolonbiarraren arteko elkarrizketara gehitu.
4- Kolonbiaren eta Europar Batasunaren arteko Merkatu Librerako Hitzarmenari Giza Eskubideen errespetua lotzea.
5- Gatazkaren aldeei (indar armatuak, paramilitarrak eta gerrilla) konpromisoa eskatzea gizartez ibilia gatazkan ez sartzekoa eta gobernuari eta indar matxinatuei truke humanitarioa eskatzea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa bete dezatela.
6- Kolonbiako kongresuaren konpromiso alortzea errespeta eta berma dezan giza eskubideen defendatzaileen eta sindikatu, baserritar, indigena, afrokolonbiar, emakume, ikasle eta kazetarien lan legitimoa.
7- Kolonbiako gobernuari eskatzea errespeta dezala herri indigenek aitortua daukaten autonomia kabildoak aitortu zeta segurtatuz osasun, ekoizpen, hezkuntza eta ingurumen programetarako beharrezko aurrekontuak.
8- Nazioarteko komunitatearen eta, bereziki, Espainiaren konpromisoa lortzea Kolonbiarekin egiten den garapen lana giza eskubideen, bakearen, kohesio sozio-ekonomiko eta kulturalaren errespetu eta sustapenarekin lotu dezatela
9- Kolonbiako gobernuaren konpromiso alortzea botere judizialaren independentzia printzipioa errespeta dezan.
10- Kolonbiako gobernuaren konpromisoa lortzea gatazkako biktimentzako egia, justizia eta ordaintza benetako prozesu eraginkorrarekin.
11- Kolonbiako gobernuaren konpromiso alortzea herritarren derrigortutako desplazamenduak saihesteko eta desplazatuen egoera hobetzeko.
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”


