Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek urrian egingo du kongresua

Aralarrek urrian egingo du kongresua

2011/07/22
  • kongresua
  • hauteskundeak
Aralarrek goitik behera gezurtatzen du Noticias taldeko egunkariek gaur argitaratu dutena eta oharra kaleratu du.

 

Aralarren Hegoaldeko zuzendaritzak ohar honen bidez adierazi nahi du:

Urrian egingo dugun kongresuari begira militantziari bidali zaion ponentzia politikoan hurrengo hauteskundeei begirako koalizio posibleak aztertzeko aukera proposatu diola, tartean, NafarroaBai-Bildu, Aralar-Bildu bai eta Eusko Alderdi Jeltzalearekin ere. Baina hori gauza bat da eta beste bat gaur Noticias taldeko egunkariek kaleratu dutena, inon proposatu, eztabaidatu eta bozkatu ez dena eta, beraz, Aralarrek guztiz gezurtatzen duena.

Kongresurako ponentziako ebazpen proposamenen atalean, “Etorkizuneko ezker abertzalearen bidean, elkarlan estrategiko eta taktikoa” izenekoan, datozen hauteskundeei begira, zera proposatzen da koalizio posibleez

Epe laburrerako egiten dugun planteamendua, ondorengo proposamenetan jasoriko formulazioetakoa izango litzateke:

- Diputatuen Kongresurako:

A) Nafarroan, NABAI-BILDU koalizioa.

B) EAEn: BILDU–ARALAR. Hori guztia, gaur egungo kideez gain, indar ekologista eta ezkerrekoei irekia.

-Senaturako, EUSKAL HERRIA BAI koalizioa, bertan EAJ integratuz, erabakitze eskubidea ardatz izanik.

-Aralarrek positiboki baloratzen du eta babesten du, Iparraldeko hautetsiek eskubidea ardatz izanik.

Beraz, Aralarrek goitik behera gezurtatzen du Noticias taldeko egunkariek gaur argitaratu dutena.

Datozen egunetan Aralarrek zehaztasun gehiago emango ditu ponentzia politikoa eta hari egindako zuzenketak bere militantziarekin eztabaidatzeko urrirako prestatu duen kongresuaren inguruan.