Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- ekonomia
- ezenarro
- kutxak
- legea
Aralarrek salatu egin du “alderdi politiko guztien eta gizarte-eragileen parte-hartzea sustatu barik, Jaurlaritza bilera mugatu, baztertzaile eta interesatuak” egiten aritzea, kutxen erreformaren lege proiektuaren inguruan”. Era horretako lege aldaketa batek, “ezinbestean eztabaida politiko zabala behar duela iritzita, Aralarrek legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, “eztabaida publikoa eragiteko eta alderdi politikoen jarrera argitzeko”. Era berean, Aralarrek Agirreri eskatu dio aurkez diezagula, baita gainontzeko taldeoi ere, lege erreformaren zirriborroa.
Taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok ekimenean azaltzen duenez, “arlo sozio-ekonomikoan funtsezko eragileak diren kutxen etorkizuna dago jokoan eta horrek, ezinbestean, eztabaida publikoa sustatzea eta alderdi bakoitzaren jarrera argitzea eskatzen du”. Proposamenean Aralarrek bere jarrera argitzeaz gainera, kutxen “bankarizazioa” kritikatzen du, euskal kutxen bategitearen alde agertuz eta egungo gizarte-ekintza eta kontrol publikoa defendatuz.
Legez bestekoa urgentziazko prozeduraz aztertzea eskatu du Aralarrek, “hainbat eragile eta erakunde esparru horretan gauzatzen ari diren proposamenak eta aldaketak bata bestearen atzean gertatzen ari diren honetan, hain estrategikoa den gaia Legebiltzarrean eztabaidatu barik ezin delako geratu”.
Albiste erlazionatuak
ekonomia
- Aralarrek Euskal Alderdi sozialistari leporatu dio Madrilek eta EAJk sortutako bitariko organoan egin beharreko jokoa ez ezagutzea
- Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana
- Aralarrek Lopezi leporatu dio "ekonomia politikan ekimena hartzeari uko egin izana" eta "besteek egin dezaten alde batera egin izana"
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
kutxak
legea
- Aralarrek salatu egin du publizitate eta komunikazio instituzionalari buruzko legea “gabeziekin” onartu duela Legebiltzarrak
- NaBaik salatu egin du UPNk eta PSNk onartu duten biktimen legea baztertzailea eta partidista dela
- Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala "frentismorik" egin gazteriaren euskal legearekin


