Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
- biktimak
- Elkarbizitza
- Legebiltzarra
- Ezenarro
Hala, Ezenarroren iritziz, “Lopez lehendakariak bizkar ematen dio hainbeste kostata Legebiltzarrean lortu eta aurreratu dugun kontsentsuari. Ezinbestekoa da memoriaren eskubidea kontsentsuz lantzea eta berak hartu duen erabakia erabat aldebakarrekoa eta partziala da”. Are gehiago, nazioartean memoria eta giza eskubideak lotuta agertzen dira beti, memoria oroimenerako esparru izateaz gainera, gertaturikoa atzera ez pasatzeko ere balio duelako, azaldu du Ezenarrok.
Horixe izan da motibazio politikoko biktimen lantaldeko kide gisa Txilera eta Argentinara egin duten bidaian ikasitako ikasgaietako bat; bigarrena, berriz, memoriak “irekia izan behar duela. Memoriaren unibertsoa murriztuta beti dagoelako giza eskubideen urraketa larriak kanpoan uzteko arriskua eta horrela ez da elkarbizitza eraikitzen”. Horregatik, Ezenarroren iritziz, “Lopez lehendakaria Eusko Legebiltzarrean hainbeste kostata lortu dugun kontsentsutik oro urruti” egotea leporatu dio lehendakariari eta propio exijitu dio “har dezala kontsentsuaren bidea benetan memoriaren espazioa eraiki nahi badu eta herri honek duen memoria eskubidea elkarbizitza eraikitzen joateko tresna eraginkorra izan dadin”.
PRENTSAURREKOA OSORIK
ETAk bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik Eusko Jaurlaritzak hartu ez duen ekimena salatu nahi dugu. Bere garaian, alderdien arteko bilerak egin zituen eta gutariko bakoitzak agertu arren gure ikuspegiko ze egin beharko litzatekeen, harrigarria bada ere, lehendakariak ez du ekimenik hartu, ez du ibilbide orririk aurkeztu eta ez du, ezta ere, bilera horien gaineko baloraziorik ere ez du egin. Hala, gure ikuspegiko, erabat kanpoan kokatzen den lehendakaria dugu, hain justu, garai politiko berriari ekiten diogunean.
Hori gutxi ez, eta hartu duen ekimen bakarra Legebiltzar honetan egiten ari garen ekimen eraikitzaile eta kontsentsuzko bakarraren gainetik –biktimen erreparazioa eta memoriaren eraikuntza– izan da, aldebakarrekoan eta ekimen erabat partziala aurkeztuz. Apirilerako iragarri duten Memoria eta Elkarbizitza kongresua iragarri du Lopezek, bereziki terrorismoaren memorian zentratuko dena. Erabat harrituta utzi gaitu ekimen horrek, kontuan hartuta, Legebiltzarretik ari garela ez bakarrik erreparazioari eta errekonozimenduari dagokionean adostasun maila handiak lantzen eta bide bat egiten, baizik eta erabat murgilduta gaudenean, gogoetak partekatuz, herri honetan memoria eskubidea nola eraiki eztabaidan.
Horren aurrean, mezu garbi bat helarazi nahi diogu gobernuari: memoria eta elkarbizitza batzeko bidea kontsentsua da; are gehiago, memoria benetan eraginkorra izango bada elkarbizitza eraikitzeko, ezinbestean, kontsentsutik pasatu behar da. Baina hain oinarrizkoa den kontu honek badirudi ez duela ikusten gobernuak. Ez da bateragarria memoriaz eta elkarbizitzaz aritzea modu aldebakarrekoan eta ekimen partzialekin. Edo memoria ireki bat eraikitzen dugu, hau da, bizipen guztiak jasotzeko irekita egongo den memoria eskubide bat, edo ez gara ariko memoria eraikitzen, baizik doktrina bat eraikitzen. Horixe da gobernu honek zuzendu beharko duena eta horregatik dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari errespetatu dezala batetik, Legebiltzarrean egiten ari den kontsentsuzko bidea eta, bestetik, etor dadila bide horretara; ez dadila izan Eusko Jaurlaritza elkarrekin urteetan egin dugun biktimekiko bidea apurtzen duena.
Txilera eta Argentinara egindako bidaiak eman dizkigun ikasgaiak:
Legebiltzarreko GGEEn batzordeko ordezkaritza batek Txilera eta Argentinara bidaia egin dute biktimen erreparazioan eta memoria eta GGEEn arloan bi herrialdeetan landu dituzten eta egiten ari diren bidea ezagutzeko eta Legebiltzarrean egiten ari diren bide horretan sakontzeko. Hala ere, Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok azaldu duenez:
- Hasieratik deigarria egin zaigu estatu espainiarrean eman ez diren pausu asko egin dituztela bai Txilen zein Argentinan, ordaintza emateko orduan, batetik, justizia eta egia bilatzeko orduan, bestetik, eta, azkenik, diktaduraren biktimen memoria eraikitzeko orduan.
- Ondorio eztabaidaezinetako bat da elkarbizitza ezin dela eraiki egia ezkutatuta, ezta zigorgabetasuna ere. Ez da balekoa, adostutako trantsizioaren izenean, dena pasatzen utzi eta gertatu zena argitzen ez saiatzea eta, era horretan, justiziarik ez egitea. Hori dela eta, berretsi egiten gara etorkizuneko elkarbizitzak memoriaz gainera, beharrezkoa duela egia eta justizia herri honetan azkeneko hamarkadetan bizi izan ditugun GGEEn urraketa larriak jasan dituzten biktima guztientzako.
- Memoriari dagokionez, memoria eta GGEEen sustapena lotzea da lehentasunezkoa, hala, horretan ari diren erakunde publiko guztiek Memoria eta GGEEak izenak lortzen dituzten. Helburua azkenean da, memoriari aurre egitea ez bakarrik iraganarekiko baizik eta gertatu zena gogoratzearekiko, baizik eta, GGEEn sustatzetik eta babesetik, hura berriro gerta ez dadin bermeak sortzeko aukera gisa.
Eta, batez ere, memoriaren zentroek izenik ez dutela ikusteko aukera izan dugu; ez daukate abizenik (monumentu jakin batzuk izan ezik). Ez dago memoriaren zentro bat zeinak biktima jakin batzuetara mugatzen duen bere unibertsoa. Memoriak elkarbizitza eraikitzen lagundu dezan, irekia izan behar dela memoria guztiak barne hartzeko. Ezin da memoriaz eta elkarbizitzaz hitz egin, bizipen guztiak bateratu barik eta kontsentsuak lortu gabe. Memoria, eraikitzailea izan dadin, partekatua izan behar delako edo bestela, zatiketa berriak sortzeko besterik balio ez duelako.
- Auzi horri aurre egiteko, memorien izaera polemikotik abiatu beharra dago, egon daitezkeen kontakizunen aniztasunetik; hori dela eta, memoria ireki batera aukera eman beharra dago.
- Bazterketatik eta aukeratutako isiltasunetatik abiatu ezkero lortuko dena da gizartearen zati handi baten urruntzea, eta eztabaida berriak sortzea.
- Hausnarketa, beraz, sakonagoa eta zabalagoa izan behar da. Aldebakarreko ekimenekin eta ikuspegi partzialekin, Eusko Jaurlaritzak arriskua dauka memoriaren eskubidea ezarri beharrean, kontaketa itxi bat, hau da, doktrina bat ezartzekoa. Kontua ez da errelatu bat ezartzea, baizik eta bermatzea memoriarako eskubidea eta geuk guztiok aukera izatea parte hartzeko memoria konplexu, askotariko eta anitz horren eraikuntzan, baina ez errepikatzeko eta GGEEak absolutu etiko gisa sustatzeko konpromiso komun batekin.
- Errekonozimendua eta erraparazioa biktima guztientzat izan zedin gogor borrokatu genuen, baina badirudi batzuek memoria partzelatu egin nahi dutela, mailakatu. Eztabaida berri baten sartu beharko gara, biktima guztien daukaten memoria eskubidearen inguruan? Herri honetan bizi izan diren GGEEn urraketan inguruan? Hori egiteak ez du bere baitan esan nahi aurrez aurre aritu diren bi alde egon direla dioen teoria; esan nahi duena da berdintasun printzipioari eusten diogula, adieraziz gainera, “GGEE urraketa berak erantzun instituzional bera izan behar duela”. Beraz, gobernuari eskatzen diogu aldebakarrekoak eta partzialak diren ekimenak alde batera utz ditzala eta elkarrizketaren eta kontsentsuaren bidea har dezala.
Albiste erlazionatuak
biktimak
Elkarbizitza
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
- Aralarrek presoen irudien harira sortutako egoera eta eskubideen murrizketa gogor gaitzetsi ditu
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko


