Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala onartu Thyssenkrupp enpresaren erregulazio espedientea

Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala onartu Thyssenkrupp enpresaren erregulazio espedientea

2010/11/03
  • erregulazioa
  • erostarbe
  • industria
Eusko Jaurlaritza Alonsotegiko enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko espedientea onartzekotan dela eta, Aralarren legebiltzarkide eta Legebiltzarreko Industria batzordeko kide Oxel Erostarbek gogoratu du 2007tik deskapitalizatzeko eta inbertsioak ez egiteko zaindutako planari ekin diola enpresak eta “enpresa ixteko erabakia aspaldi hartu zutela pentsatzera garamatza horrek.

 

Izan ere, enpresak berak jada 2009ko abenduak iragarri zien bere bezeroei, eta bai eta arlo bereko beste enpresa batzuei ere, ixteko bere asmoa”. Aralarren legebiltzarkideak azpimarratu du 2009-2010eko ikasturte fiskalaren lehenengo hiru hiruhilekoetan 750 milioiko irabaziak izan dituela.

Horregatik guztiagatik, Erostarbek salatu egin du enpresaren itxiera asmoa eta Jaurlaritzari eskatu dio “esku hartu dezala enpresaren eta lan batzordearen arteko negoziazioak apurtu ez daitezen”.