Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- Legebiltzarra
- Ezenarro
- Lopez
- PSE
Atzo bertan talde sozialistaren bozeramaile Jose Antonio Pastorrek egindako adierazpenak kritikatu nahi izan ditu Ezenarrok. “Gutxienez bitxia iruditzen zaigu bere gobernuaren hutsuneak ezkutatzeko erabili duen argumentua, are gehiago, Legebiltzarreko dinamika oso ondo ezagutzen duela kontuan izanik. Bere taldeak babesten duen gobernuaren jardun geldoa justifikatzeko ez dago Legebiltzarreko oposizioa osatzen dugun taldeoi errua leporatu beharrik. Batez ere arazoa delako gobernu honek ez duela lan legegilerik egin. Lopezek bere lege egutegia aurkeztu zuenetik, birritan atzeratu du hartutako konpromisoa; hortaz, ez da ulertzen zertara datorren orain, besteon gainean utzi nahi izatea kudeaketaren gestio eskasaren ardura”.
Ezenarro adierazi duenez, “gobernuak Legebiltzarrean aurkeztu dituen 24 lege proiektuetatik aldaketa puntualak egiteko legeak izan dira gehien gehienak; izan ere, 7 lege proiektu baino ez dira lege proiektu berriak, beste guztiak aldatzekoak izan dira, horietako asko, gainera, oposizioak egindako ekarpenetako bat bera ere kontuan hartu gabe”.
Hala, Ezenarrok “ardura gehiagoz” jokatzea eskatu dio talde sozialistari eta bere gobernuaren ahuleziak ezkutatzen saiatu beharrean, dagokion ardura exiji diezaiola eskatu dio.
Albiste erlazionatuak
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
Lopez
- Aralarrek “arduragabe” aritzea leporatu dio Lopezi, hauteskundeak deitu ordez erakundeak aprobetxatzen dituelako propaganda egiteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
- Maeztu: "Elkarbizitzaren eta espetxe politikaren gainean akordio nazionalak eskuratzeko ekimena hartzea tokatzen zaio Lopezi"
PSE
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


