Aralarrek Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko “negargarria” salatu du, eta Agirreri eskatu dio azaltzeko “herritarroi zenbat kostatuko zaigun mailegua”
- Ekonomia
- Ezenarro
Zentzu horretan, Ezenarrok azpimarratu du “altxortegian soberakina izan arren zorpetu den gobernua da, ‘+ Euskadi 09’ egitasmoarekin egin duen bezala. Aralarretik salatu nahi dugu egitasmo horretako jarduera gehienak ez dira bete, nahiz eta Jaurlaritzak 200 milioi eurotan zorpetu zen”.
Gobernu Kontseiluak gaur baimendu duen maileguaren harira, Ezenarrok salatu du “gobernu zentralaren eta Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko ez-eraginkorraren eta inprobisazioaren ondorioa da”. Aralarren Legebiltzar taldeko bozeramaileak gaineratu duenez, “Ohiko gastura bideratutako 2.000 milioi euroko zorpetzea jasotzen duen aurrekontua onartu zuten abenduan, eta bi hilabeteren ondoren, Ministroen Kontseiluak berak ez du baimentzen zor hori jaulkitzea, eta hori ezin da izan. Abenduan, Erkidegoen Finantzaziorako Legean aldaketa egotea sustatu zuten, ohiko gastua ordaintzeko zorpetzea baimenduz; eta bi hilabete beranduago, alderdi sozialista bera izan da zor horren jaulkipena gelditu duena”.
Ezenarrok ohartarazi duenez, “gorabehera hauek, eta beraz, kudeaketa ekonomiko arloko txapuza honek, eragin zuzena izan behar du herritarrengan, eta Agirre jaunari exijitzen diogu bere kudeaketa ez-eraginkorrarengatik egin behar izan den operazio honek zenbateko kostua izango duen azaltzeko”.
Albiste erlazionatuak
Ekonomia
- Aralarrek kritikatu du defizitari muga jartzea konstituzioan, eta euskal instituzioen autonomiaren kontrakoa dela salatu du
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio “kutxen kontrol publikoaren gainean kuota politikoa handitu nahi izatea”
- Aralarrek ohartarazi du langabetu kopurua 175.000 hurbildu dela Hego Euskal Herrian, eta politika ekonomikoan errotiko aldaketa eskatu du
- Aralarrek ohartarazi du indarrean jarri dituzten enplegu politika atzerakoiek ez dutela lanposturik sortzen
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena


