Aralarrek Jaurlaritza gaitzetsi du enplegua sortzea udalen ardura egiteagatik gobernuak arlo sozialean lanpostu asko sor ditzakeenean
- zergak
- Ezenarro
- krisia
Aralarren iritziz, Patxi Lopezek +Euskadi 09 programa “aurreko gobernuaren azpiegitura planaren eta Zapateroren E Planaren nahasketa da”. Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarroren ustez, “krisi sasoian politika publikoak enplegua sortzeko erabili behar dira, kaliteatezko enplegua”. Ildo horretan, lanpostuak sortzeko ardura funtsean Udalen ardurapean uztea salatu du “gobernuak lanpostu asko sortzeko aukera baitu arlo sozialean. Europan oso atzean gaude hezkutzan, osasunean eta, orokorrean, arlo sozialean egiten den gastu publikoan, hori dela eta, Ezenarroren ustez, “Lopezek proposatu duena hutsegite handia da, bakarrik aldi baterako enplegua sortzeko balio duelako”.
Autonomia fiskala
Zorpetzeko Lakuatik adierazi duten asmoaz, Ezenarrok uste du “krisi egoeran, politika sozialetara bideratutako diru partidak gehitzea dela gobernuari dagokionea. Horretarako “izan badugun autonomia fiskala erabili behar dugu, politika birbanatzaileagoa eginez, eta egorari aurre egiteko errekurtso gehiago izateko baliatuz”. Ildo horretan, PSE eta EAJ kritikatu ditu. “Badirudi Zapaterok bere zerga politika argitzeko zain gaudela gure erabakiak hartzeko. Autonomia inon badaukagu zergei dagokien arauetan daukagu, baina PSEk eta EAJk ez dute oraindik argitu zein den euren zerga politika. Are gehiago, hausnarketa egiteko prest agertu diren arren, dagoeneko zehazteko unea da eta ez hausnarketa egitekoa”. Aralarrek dagoeneko zerga politikari eragiten diote foru arauak aldatzeko ekimena aurkeztu du BBNNetan.
Ezohiko neurriak
Inbertsio publikoak enplegua sortzeko izateaz gainera, Ezenarroren iritziz, “bizi dugun salbuespen egoerak ezohiko neurriak eskatzen ditu. EAEn 120.000 langabetu ditugu jada eta behar-beharrezkoa da langabezia saria agortu dutenentzako aldi baterako programak martxan jartzea”. Aralarren ordezkariak dio, ez direla kontraesanean jausten enplegua sortzea eta egoera horretan dauden pertsonei laguntzeko programak abiaraztea, “kontuan izanik ez direla, gaur egun, lanpostuak sortzen ari”.
Aralarrek asteon bertan aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean langabezia saria edo subsidioa agortu dutenentzako programa sortzeko ekimena.
Albiste erlazionatuak
zergak
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
krisia
- Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Dekretu bidez diru-laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murrizten aritzea leporatu dio Aralarrek gobernuari
- Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”


