Aralarrek inplikazio ekonomiko eta politikoa eskatu dio Bizkaiko Aldundiari Portsmoutherako ferryari eusteko
Murgiak modu positiboan baloratu ditu Bizkaiko eta Inglaterrako kostaldeak lotu dituen zerbitzuaren 17 urteak. “Urte horietan turismoa sustatzeko baliagarri izan da eta merkataritza txikiarentzat bizigarri izan da eta zeharkko enpleguen sorburu. Horrez gain, kontuan izan behar dugu ferrya desagertzeak 264 lanpostu galtzea ekarriko duela, une bereziki zail batean”. Murgiak nabarmendu duenez, Diputazioak Miamiko bileran azaldu zuena bnetan sinesten badu, eta itsas bidaiak babestea hlburuetako bat badu, “orain du aukera ezin hobea hitzak ekintzez jazteko, benetan behar duen sektore bati laguntza eskaintzko eta inoiz baino beharrezkoagoak diren lanpostuei eusteko”.


