Aralarrek Ingurumen diputatuaren agerraldia eskatu du hondakin organikoen %40 zabortegietara bideratzen diren ala ez azal dezan
- ingurumena
- Rebeka Ubera
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako eledunak, hedabide batean atera diren datuen gaineko kezka azaldu du, Diputazioaren beraren datuetan oinarrituta, baieztatu duelako Gipuzkoan bereizita jasotzen diren hondakin organikoen %40 zabortegietara bideratzen direla. “Foru diputatuaren ahotik entzun nahi dugu hedabide batean azaldutako datu horien gainean egiten duen balorazioa diren ala ez, “azpimarratu du Rebeka Uberak, “hala balitz oso jokabide larri baten aurrean geundekeelako. Iruzur baten aurrean”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralarren eledunak gogorarazi du “Gipuzkoan jende askok ahalegin berezia egiten duela bere etxean hondakinak sailkatzeko gizarte osoarentzat mesedegarri delako. Ahalegin horren ondorioz gero eta hondakin organiko gehiago jasotzen da Gipuzkoan. Oso larria irudituko litzaiguke Gipuzkoako jendartearen parte baten ahalegina bertan behera horrela geratzea”.
Uberak jakinarazi duenez, “jakin nahi dugu informazio horretan jasota dauden datuak egiazkoak diren ala ez eta, horrela balitz, Diputazioak zein urrats eman behar duen erabat onartezina iruditzen zaigun egoera konpontzeko”.
Albiste erlazionatuak
ingurumena
Rebeka Ubera
- Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sorturen gainean Auzitegi Gorenak emandako epaiaren balorazio negatiboa egin dute
- Aralar: ”Olanok eta Elorzak Gipuzkoa bankuen esku utziko duen proiektu baten lehen harria jarri dute”
- Aralarrek Eneko Goiari galdetu dio Bidegik bigarren ingurabidea erabili ez duten erabiltzaleei bidegabe zenbat kobratu dien
- Foru Aldundiak errausteko planta eraikitzeko baldintzekin Gipuzkoa bankuen menpe utzi duela salatu du Aralarrek


