Aralarrek Herrizaingo sailburuaren agerraldia eskatu du, Ingurumenaren aurkako delituetan berezituko den taldearen inguruan azalpenak eman ditzan
- Ares
- Ingurumena
Aralarren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak 2009ko azaroaren 19an onartu zuen txostena egitea, ingurumenaren aurkako delituen ikerketan Ertzaintzak egiten duen lanari buruz. Hiru hilabeteko epea aurreikusi zen txostena bukatzeko eta, epe hori bete ez badu ere, badirudi Herrizaingo sailak txostena bukatzear daukala. Izan ere, Aralarrek egindako galdera bati erantzunez, Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, “ingurumen arloan ezagupen-maila handiagoko ertzain-taldea osatzea erabaki da". Horixe izan zen, hain justu, Aralarrek legebiltzarrean egin zuen eskaria, baina tartekoa onartu zen, hau da, txostena egitea. Era berean, “talde hori osatuko duten langileen prestakuntzako beharrak aztertzen” ari direla ere esan du Aresek, eta ahalik eta azkarren txostena aurkeztuko duela Eusko Legebiltzarrean.
Hori dela eta, gai horren inguruan argibideak eskatzeko, “unitate berezi horrek izango duen ertzain kopurua, izango dituen baliabideen zerrenda, erabiliko duen protokoloa, izango dituen eginkizunak eta beste hainbat datu ezagutzeko", Rodolfo Aresen agerraldia eskatu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean.
Albiste erlazionatuak
Ares
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


