Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek HELDU zerbitzu juridikoko langile eta erabiltzaileen aldarrikapenak babestu ditu

Aralarrek HELDU zerbitzu juridikoko langile eta erabiltzaileen aldarrikapenak babestu ditu

2010/07/01
  • Maeztu
  • Gizarte politika
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 16an HELDU zerbitzua itxiko duela iragarri du. 23 langilek eta beste hainbat kolaboratzailek osatzen dute HELDU zerbitzua, eta etorkinei ahokularitza juridikoa eta soziala ematen die. Aralar itxieraren aurka Bilbon egin den prentsaurrekoan izan da.

HELDU - EAEko atzerritar etorkinei laguntza juridikoa emateko zerbitzuak prentsaurrekoa eman du gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 16an zerbitzua itxi egingo duela iragarri ostean. Itxierak 23 langile kalean itxiko ditu, eta ehunka etorkinek jasotzen duten aholkularitza eta zerbitzu juridikoa eten egingo da. Langileek prentsaurrekoa eman dute, erabakia "adostu gabea" dela salatzeko eta hurrengo egunetan egingo dituzten protesta ekitaldiak aurkezteko. 

Aralarrek HELDUren aldarrikapenekin bat egin du eta Dani Maeztu legebiltzarkidea prentsaurrekoan izan da alderdiaren izenean, beste ordezkaritza sozial eta politiko zabalarekin batera. Legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean gai honen harira legez besteko proposamena aurkeztuko duela iragarri du, zenbait alderdirekin batera.

Aldez aurretik, idatziz erantzuteko hainbat galdera erroldatu ditu Aralarrek, Gemma Zabaleta sailburuak erantzun ditzan.