Aralarrek gogoratu die PPri eta PSEri “Tasio Erkiziaren adierazpenak interes partidistengatik testuingurutik atera” dituztela
- pp
- pse
- erostarbe
- batasuna
- bakea
Legebiltzarreko osoko bilkuran, Tasio Erkiziaren adierazpenen harira talde popularrak egindako ekimenaren eztabaidan, Aralarren legebiltzarkide Oxel Erostarbek “manipulazioaz” baliatu izana leporatu dio PPren ordezkariari, eta propio eskatu die bai PPri zein PSEri euren buruzagiek egiten dituzten adierazpenak fiskalizatzea. Erostarbek gogoratu PPren buruzagiak “beste buruzagi baten heriotza desio izan zuela orain gutxi egindako adierazpen batzuetan” eta Patxi Lopezek, berriz, GALi buruz “ahuldu gintuen bidezidorra izan zela” esan zuela. Horren haritik, “terrorismoaren apologia” ez ote diren galdetu die Erostarbek talde bietako ordezkariei.
Are
gehiago, talde popularreko ordezkariak Tasio Erkiziaren adierazpenak manipulatu
egin dituela iritzi dio aralarkideak; “testuingurutik atera dira bere hitzak
eta hori, manipulazioa da”. Are gehiago. Erostarbek adierazi du bat datorrela
Erkiziaren adierazpenekin, hau da ”borroka armaturako ez dagoela baldintzarik,
borroka armatuak indartu egiten duela estatua eta borroka armatuak ezker
abertzaleari berari kalte egiten diola”.
Hori dela eta, Aralarren legebiltzarkideak PPri eta PSEri eskatu die Batasunari urteetan argi hitz egiteko eskatu ostean, onar dezatela “gutxienez pozteko arrazoiak badirela, orain arte eman gabe zuen pausua eman duelako Batasunak”, Gernikako akordioari erreferentzia eginez. Izan ere, “ETA erakundeari aldebakarrekoa, egiaztagarria eta iraunkorra den su etena eskatzea adostu du baita Batasunak ere, Gernikan hainbat alderdik eta eragile sozial eta sindikalek sinatutako akordioan”.
Albiste erlazionatuak
pp
pse
- PSEk Aralarren kontra deskalifikazioa eta egia ez diren baieztapenak erabili ditu estatu terrorismoaren biktimekiko ardura bere gain ez hartzearren
- Basabe: "Lotsagarria da PP-PSEren gobernu akordioa izatea ETBren albistegien lidergoa lortzeko irizpide nagusia"
- Josu Murgia: “Bizkaiak politika egiteko beste modu bat merezi du"
erostarbe
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala
- Aralarrek Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala onartu Thyssenkrupp enpresaren erregulazio espedientea
batasuna
bakea
- Ezenarrok “garrantzitsutzat” jo du Otegik esan izana indarkeriaren erabilera politikoki ez dela eraginkorra
- Ezenarro: "Tentazioa dago beste barik aurrera egiteko, baina horrela ez da bake iraunkorra bermatuko"
- Ezenarrok “iraganaren errebisio kritikoa egiteko premia” aldarrikatu du “indarkeriak arazo politikoak konpondu beharrean areagotu egiten dituela aitortzeko”
- Aralarrek salatu egin du "inoiz Jaurlaritza batek egin dituen murrizketa sozialik handienak egiten ari dela gobernua"


