Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek gogor salatu du Legebiltzarreko Giza Eskubideen Mahaiak hartu duen erabakia Segikoak izateagatik atxilotu zituzten 34 gazteen gurasoen agerraldia debekatu izana

Aralarrek gogor salatu du Legebiltzarreko Giza Eskubideen Mahaiak hartu duen erabakia Segikoak izateagatik atxilotu zituzten 34 gazteen gurasoen agerraldia debekatu izana

2009/12/18
  • giza eskubideak
  • Ezenarro
“Giza Eskubideen batzordea izanik gizarteko sektore bati Legebiltzarrera sarbidea ukatzea zentzura aplikatzea da, bete-betean, inolako disimulu gabe”, salatu du Aintzane Ezenarrok.

“Erabat onartezina da, aurrekaririk ez duena, eta gu behintzat aurrean izango gaituena tinkotasun osoz”. Hala adierazi du Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok, jakinarazpena jaso bezain pronto. Aralarrek, Segikoak izateagatik atxilotutako gazteen gurasoen agerraldi eskaria egin zuen herenegun Legebiltzarrean. Giza eskubideen batzordearen aurrean agertzeko eskaria egin zuen, baina Batzordeko Mahaiak atzera bota du eskaria; ukatu egin die Legebiltzarraren aurrean agertzea.

Ezenarrok gogoratu du Giza Eskubideen batzordea osatu zenean, salatu egin zuela “era horretan jarduteko asmoa iragarri zuen pertsona bat batzordeburu izatea”. Marimar Blancok, Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordeburuak, “kargua hartua urretik jada iragarri egin zuen PP eta PSEri interesekoak ziren agerraldiak onartuko lituzkeela. Hartu duten erabakia da horren lehenengo adibidea, inolako disimulurik gabe zentsura aplikatu dute Eusko Legebiltzarrean bere eskubideak osorik dituzten herritarrei sarbidea ukatuz”, azaldu du Aralarren bozeramaileak.

Ezenarrok argit uduenez, Aralarrek ez du erabaki horren gaineko inolako azalpenik jaso. “Besterik gabe zapalgailua pasa dute PPk eta PSEk. Blancok jada iragarri zuen ez zuela hainbat agerraldi onartuko eta horixe bera egin du, inolako disimulurik gabe”.