Aralarrek gobernuari galdetu dio ia “amaitutzat” eman dituen joan zen uztailean sortutako erakunde arteko sei lan taldeak
- ezenarro
- lopez
- gobernua
Ikusita Carlos Agirre ekonomia sailburuak, Patxi Lopezen ordez, hiru foru-aldundiekin eta Eudelekin batera osatutako lan-taldeetatik ateratako ondorioak, eta horietatik abiatuta zein ekimen hartzeko asmoa duen entzun ostean, Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok informazio eskaria zuzendu dio gobernuari “badirudi-eta, sei lan taldeak amaitutzat eman dituela gobernuak eta ez du, gainera, inon jakinarazi”. Izan ere, Ezenarrok azkeneko kontroleko plenoan egindako interpelazioari erantzunez, Agirrek adierazi zuen, lan taldeen ondorioek eman dutela emaitzen bat, “baina gaur gaurkoz ez daukagu horren berri, ez legebiltzarrean ezta ere komunikabideen bitartez, gobernuak hain ohiko izaten duen moduan”, salatu du Ezenarrok. Ildo horretan, Aralarren bozeramaileak salatu du “gobernuaren ekimenek berehalako iraungo data izaten dute, iragarri eta hurrengo egunean komunikabideetan ateratzen direnean, hain justu”. Hori dela eta, Ezenarrok ezinbestekotzat jo du gobernuak azal dezan zer egin duen lan talde horiekin eta hainbat galdera erregistratu ditu Legebiltzarrean “jakiteko lan taldeak amaitutzat eman dituzten, atzera ere marketin ariketa baten aurrean gaudela dirudielako”. Ezenarrok gobernuari leporatu dio “gobernuak berak amaitutzat eman izana lan taldeetako batzuk. Horietako batzuetan egitekoa zen lana beste lan talde batzuek jada egiten zuten aurretik, horregatik ez dugu ulertzen zertara etorri zen hainbeste zalapartarekin eratutako erakunde arteko sei lan talde haiek, aurretik ere bazirenak”.
“Erakunde arteko lana PSE gobernura iritsi baino lehen ere bazegoen, gizarte politiken jarraipena egiteko erakunde arteko batzordeak beti egon dira. Beraz, ez da zilegi behin eta berriz inolako ondoriorik ez duen propagandan aritzea. Baina horixe da daukagun gobernua”, gehitu du Aralarren ordezkariak.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


