Aralarrek gobernuari exijitu dio “behingoz argitu dezala ze egin asmoa duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin”
- Erostarbe
- Berrikuntza
Aralarren legebiltzarkide Oxel Erostarbek gaurko osoko bilkuran Eusko Jaurlaritzari exijitu dio “lehenbailehen argi dezala Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren harira jarraitze asmoa duen ildoa”. “Eusko Jaurlaritzak denbora nahikoa izan du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluarekin ze egin asmoa duen erabakitzeko”, esan du Erostarbek. “Urtebete igaro da Kontseilua azkenekoz batu zenetik, eta eskubidea dugu ezagutzeko gai honen inguruan Jaurlaritzak ze ildo jarraituko duen; izan ere, gaur horren alde bozkatu badugu ere, larregi iruditzen zaigu sesioaldi amaiera arte itxarotea gobernuaren asmoak ezagutzeko”, gaineratu du.
Aralarrek berrikuntzaren eta teknologiaren garapenaren aldeko apustua berretsi du Eusko Legebiltzarrean, eta gobernuaren jarrera kritikatu du: “krisi ekonomikoan murgilduta gaudelarik, are eta garrantzitsuagoa da ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea; ekonomia berpizteko aurreko ereduetan oinarritu beharrean beste garapen eredu baten aldeko jarrera izan behar dugu”, aldarrikatu du Oxel Erostarbek.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz


